Zeharkako Konpetentzien (ZK) prestakuntza, sareko kazetaritza jasangarriko proiektuen bidez

[EU] Aurrerapen teknologikoak kazetaritza-enpresak beren funtzionamendua etengabe egokitzera behartu eta hedabideen industriaren berezko konpetentzia profesionalak birdefinitzen ditu. Egokitzapen horiek unibertsitateko hezkuntzak web-profesionalak prestatzeko erabiltzen dituen formuletara ere iriste...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Larrondo Ureta, Ainara, Meso Ayerdi, Koldobika, Pérez Dasilva, Jesús Angel, Rodríguez Rodríguez, Izaskun, Marauri Castillo, Iñigo, Peña Fernández, Simón, Mendiguren Galdospin, Terese
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2023
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/60253
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/60253
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:zeharkako konpetentziak
ziberkazetaritza
komunikazioa
garapen jasangarriko helburuak
unibertsitatea
transversal competences
online journalism
communication
sustainable development goals
university
Descripción
Sumario:[EU] Aurrerapen teknologikoak kazetaritza-enpresak beren funtzionamendua etengabe egokitzera behartu eta hedabideen industriaren berezko konpetentzia profesionalak birdefinitzen ditu. Egokitzapen horiek unibertsitateko hezkuntzak web-profesionalak prestatzeko erabiltzen dituen formuletara ere iristen dira, gizartean dituzten helburuak eta funtzioak kontuan hartuta. Lanbideak berehalako informaziotik, desinformaziotik eta ikusgarritasunetik eratorritako erronkei aurre egin behar badie ere, esparru honek baditu kalitatezko kazetaritza sustatzeko baliabide erabilgarriak, besteak beste analisian, informazio-sakontzean eta gizarteari zerbitzua emateko informazioan oinarritutako kazetaritza. Hainbat fenomenok lanbidearen balioari aurre egiten dioten testuinguru honetan, hurbilketa batzuek kazetaritzarentzat ikuspegi holistikoagoa, sozialagoa eta komunitatera bideratuagoa eskatzen dute, eta horrek prestakuntza aukera berriak eskatzen ditu. Aukera horiei erantzuten laguntzeko, artikulu honek 2020/2021 ikasturtean “Web-edukiak idaztea eta sortzea” irakasgaiaren esparruan garatu zen berrikuntza pedagogikoko esperientzia praktiko baten diseinua eta emaitzak jasotzen ditu. Esperientzia hori aipatutako erakundearen Komunikazioko Graduen bigarren mailan eskaini zen.