Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko informazio ez-finantzarioa osatzea Espainian. Ingurumen ataleko informazioaren azterketa lau sektoretako enpresetan

Lan honen helburu nagusia da Espainiako lau sektore desberdinetako enpresek, beren IEFA ingurumen atalean dituzten dibulgaziopraktikak aztertzea eta neurtzea. Horrela, alde batetik, enpresen ranking bat egin ahal izango da, bakoitzak ingurumenari buruz aurkezten duen dibulgazio-mailaren arabera. Bes...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: García Vaquerizo, Óscar, Corral Lage, Javier, Peña Miguel, Noemí, Saitua Iribar, Ainhoa
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2022
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/74699
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/74699
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:gizarte erantzukizuna
garapen iraunkorrerako helburuak (GIH)
informazio ez-finantzarioa
ingurumen-arloa kudeatzeko sistemak (IKS)
Descripción
Sumario:Lan honen helburu nagusia da Espainiako lau sektore desberdinetako enpresek, beren IEFA ingurumen atalean dituzten dibulgaziopraktikak aztertzea eta neurtzea. Horrela, alde batetik, enpresen ranking bat egin ahal izango da, bakoitzak ingurumenari buruz aurkezten duen dibulgazio-mailaren arabera. Beste alde batetik, enpresek gehien azaltzen dituzten inguru-giro informazio- itemak eta item multzoak edo atalak identifikatu ahal izango dira, eta baita inguru- giroarekin lotuta gehiago aipatzen dituzten Garapen Iraunkorreko Helburuak ere. Honen guztiaren ekarpena, informazioa nahitaez aurkeztu behar duten ala borondatez aurkeztu nahi duten bestelako enpresei gidatzea eta laguntzea izango da, adibide ona izan daitezkeen enpresak eta sektoreak identifikatuz. Helburu horiek lortzeko erabili den metodologia Edukiaren Azterketa izan da. Gainera, oraindik informazioa hobetzeko dauden gaiak edo atalak identifikatu ahal izango dira. Azkenik enpresek erabiltzen dituzten ingurune-kudeaketa sistemek inguru-giroari buruz azaltzen duten informazioan duen eragina ere aztertuko da.