Eredu digitaleko Lehen Hezkuntza. Ikasmaterial digitalak eta ikasleen arteko interakzioak: EKI proiektuaren azterketa bi ikastoletan
Konpetentzietan oinarrituriko curriculumak eta informazio eta komunikazio teknologien berrikuntzak hezkuntzan beren lekua egiten ari dira eta horrek hezkuntza-ereduetan zenbait aldaketa eragitea ekarri du. Konpetentzia digitalaren garrantzia areagotzea, esaterako. Aldaketa horiek, ohikoa den moduan...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2018 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/28690 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/28690 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | lehen hezkuntza interakzioa ikasmaterial digitala EKI proiektua ikastolak |
| Sumario: | Konpetentzietan oinarrituriko curriculumak eta informazio eta komunikazio teknologien berrikuntzak hezkuntzan beren lekua egiten ari dira eta horrek hezkuntza-ereduetan zenbait aldaketa eragitea ekarri du. Konpetentzia digitalaren garrantzia areagotzea, esaterako. Aldaketa horiek, ohikoa den moduan aukera eta arrisku berriak dakartzate. Proiektu honen helburua da aztertzea ikasgeletan baliabide teknologikoekin soilik lan egiteak edo digitalizazioak, ikasleak bakarka aritzera bideratzen dituen. Helburu hori betetzeko erabili dugun metodologia honako hau da: konparaketa bat eginda hezkuntza-eredu ezberdineko bi ikastolen arteko ikasleen interakzioak aztertuz, Elgoibarko eta Zarauzko Ikastolako 6. mailako ikasleak, hain zuzen ere. Bi ikastoletan Ingurune arloko sekuentzia didaktiko berdina, 6.3 gaia, garatu dute, baina Zarauzko Ikastolan ohiko ikasmaterialak, paperezkoak erabiliz, eta Elgoibarko Ikastolan ikasmaterial digitalak. Konparaketa hori gauzatzeko ikerketa-pausu batzuk burutu dira: i) Ikastolen hezkuntza eredua ezagutuz, ii) sekuentzia didaktikoa aztertuz, iii) ikasgeletan behaketak egin eta iv) azkenik datuak jasoz eta emaitzak analizatuz eta interpretatuz. Ikastoletan jasotako datuetan antzekotasun ugari agertu dira. Baina Ikastola bakoitzeko datuek beren berezitasunak dituzte eta hainbat datu aipagarri ere nabarmendu dira. Behaketarako erabilitako aldagai edo irizpideak erabakigarri izan baitira zenbait kasutan, helburu nagusia erdiesteko. |
|---|