Eredu digitaleko Lehen Hezkuntza. Ikasmaterial digitalak eta ikasleen arteko interakzioak: EKI proiektuaren azterketa bi ikastoletan

Konpetentzietan oinarrituriko curriculumak eta informazio eta komunikazio teknologien berrikuntzak hezkuntzan beren lekua egiten ari dira eta horrek hezkuntza-ereduetan zenbait aldaketa eragitea ekarri du. Konpetentzia digitalaren garrantzia areagotzea, esaterako. Aldaketa horiek, ohikoa den moduan...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Gorostiaga, Gaizka
Tipo de recurso: tesis de maestría
Fecha de publicación:2018
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/28690
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/28690
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:lehen hezkuntza
interakzioa
ikasmaterial digitala
EKI proiektua
ikastolak
Descripción
Sumario:Konpetentzietan oinarrituriko curriculumak eta informazio eta komunikazio teknologien berrikuntzak hezkuntzan beren lekua egiten ari dira eta horrek hezkuntza-ereduetan zenbait aldaketa eragitea ekarri du. Konpetentzia digitalaren garrantzia areagotzea, esaterako. Aldaketa horiek, ohikoa den moduan aukera eta arrisku berriak dakartzate. Proiektu honen helburua da aztertzea ikasgeletan baliabide teknologikoekin soilik lan egiteak edo digitalizazioak, ikasleak bakarka aritzera bideratzen dituen. Helburu hori betetzeko erabili dugun metodologia honako hau da: konparaketa bat eginda hezkuntza-eredu ezberdineko bi ikastolen arteko ikasleen interakzioak aztertuz, Elgoibarko eta Zarauzko Ikastolako 6. mailako ikasleak, hain zuzen ere. Bi ikastoletan Ingurune arloko sekuentzia didaktiko berdina, 6.3 gaia, garatu dute, baina Zarauzko Ikastolan ohiko ikasmaterialak, paperezkoak erabiliz, eta Elgoibarko Ikastolan ikasmaterial digitalak. Konparaketa hori gauzatzeko ikerketa-pausu batzuk burutu dira: i) Ikastolen hezkuntza eredua ezagutuz, ii) sekuentzia didaktikoa aztertuz, iii) ikasgeletan behaketak egin eta iv) azkenik datuak jasoz eta emaitzak analizatuz eta interpretatuz. Ikastoletan jasotako datuetan antzekotasun ugari agertu dira. Baina Ikastola bakoitzeko datuek beren berezitasunak dituzte eta hainbat datu aipagarri ere nabarmendu dira. Behaketarako erabilitako aldagai edo irizpideak erabakigarri izan baitira zenbait kasutan, helburu nagusia erdiesteko.