Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan: Euskal Herriko eskola bateko B eta D ereduak

Content and Language Integrated Learning (CLIL) fokatzeak garrantzi handia hartu du Europan. Aldiz, ez dago adostasunik CLILen emaitzak positiboak diren baieztatzeko. EAE-ko B eta D ereduak ikasle askorentzat CLIL irakaskuntza bezala sailkatzen direla kontuan hartuta, lan honek helburu bikoitza dauk...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Gaspar Arraiza, Artzai
Tipo de recurso: artículo
Estado:Versión publicada
Fecha de publicación:2022
País:España
Institución:Universidad Pública de Navarra
Repositorio:Academica-e. Repositorio Institucional de la Universidad Pública de Navarra
OAI Identifier:oai:academica-e.unavarra.es:2454/55602
Acceso en línea:https://hdl.handle.net/2454/55602
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:CLIL
Eleaniztasuna
Ulermena
Estrategiak
Inputa
Bigarren Hezkuntza
Multilingualism
Comprehension
Strategies
Input
Secondary Education
Descripción
Sumario:Content and Language Integrated Learning (CLIL) fokatzeak garrantzi handia hartu du Europan. Aldiz, ez dago adostasunik CLILen emaitzak positiboak diren baieztatzeko. EAE-ko B eta D ereduak ikasle askorentzat CLIL irakaskuntza bezala sailkatzen direla kontuan hartuta, lan honek helburu bikoitza dauka. Batetik, eredu horietan irakasleek ulermena errazteko martxan jartzen dituzten estrategiak zein eta nolakoak diren aztertzea, eta bestetik, ulermenaren inguruko irakasle eta ikasleen pertzepzioak biltzea. Ikerketa DBHko B eta D ereduko edukizko irakasgaietako hainbat ikasle eta irakaslerekin gauzatu da. Guztira 123 ikasle eta 8 irakasle aztertu dira, osotara 12 klase behatuz. Guztira bi erreminta kualitatibo erabili dira, batetik, ulermena errazteko estrategiak identifikatzeko eta deskribatzeko txantiloia, eta bestetik, irakasle zein ikasleen ulermenari buruzko pertzepzioak jasotzeko bat-bateko elkarrizketak. Ondorioztatu denez, irakasleak kontziente dira ikasleek ulermenean dauzkaten gabeziez, eta askok estrategia andana jartzen du martxan ulermena bermatzeko. Estrategiak modu egokian bideratzen direnean eraginkorrak dira ulermena errazten, eta aldamio pedagogikoa eskaintzen dute. Pertzepzioen kasuan, ikasleek estrategia gehiagoren falta sumatzen dute, eta lanketa praktikoago baten nahia ere azpimarratzen da.