Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakaslegoaren II. formazioa

Ikastetxe guztiek zenbait erabaki hartzeko autonomia daukate, lan metodologia, besteak beste. Erabaki horiek eskolako klaustroak beraien eguneroko lanean gauzatuko dituzte, eta horretarako horren berri jakitea ezinbestekoa da. Eskola guztietan, klaustrokide batzuk aldatu egiten dira urtez urte eta h...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Fernandez de Arroiabe Idigoras, Arantzazu, Cachón Arruti, Maider
Tipo de recurso: tesis de maestría
Fecha de publicación:2021
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/52913
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/52913
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:irakaslegoaren formazioa
digitalizazioa
pentsaera konputazionala
Descripción
Sumario:Ikastetxe guztiek zenbait erabaki hartzeko autonomia daukate, lan metodologia, besteak beste. Erabaki horiek eskolako klaustroak beraien eguneroko lanean gauzatuko dituzte, eta horretarako horren berri jakitea ezinbestekoa da. Eskola guztietan, klaustrokide batzuk aldatu egiten dira urtez urte eta horiek ere eskolako lan egiteko modua eta ildoa jarrai dezaten formazioa diseinatzea izan da proiektu honen xedea. Gizartea geroz eta digitalagoa da, eskola gizartera egokitu behar da eta eskolak, ikasleak gizartean parte hartzeko ahaldundu behar ditu, ekitateari arreta eskainiz eta arrakala ekonomikoa eta genero arrakalak murriztuz. Ezinbestekoa izango da, beraz, eskolak konpetentzia digitalean aurrera egitea eta eredu digital hori nola gauzatuko duen erabakitzea. Heziberri 2020 da ikasleen irteera profila definitu eta horretara iristeko lortu beharreko helburuak zehazten dituena. Helburu horietara iristeko bide asko daude eta metodologia ezberdin askoren bitartez egin daiteke. Proiektu honen bitartez, Orokieta eskola publikoko metodologia eta eredu digitala azaldu, eta proiektuen bitarteko ikaskuntzan Informatika, Pentsaera Konputazionala eta programazioaren irakaskuntza nola aplikatu azaltzen duen formazioa diseinatu da. Eskolak aukeratzen duen metodologia, dena dela ere, ikasleek ikasketekiko motibazioa badute, guzti hori gauzatzea askoz errazagoa izango da.