Gorputz Hezkuntza eta IKTak: Irakasleen lana eta elkarrekintza bultzatzeko proposamena
Proiektu honek Gorputz Hezkuntza eta IKTak bateragarriak izan daitezkeela erakutsi nahi izan dugu, bi alorren arteko elkarrekintzarekin ikasgaiko profesionalentzat baliagarria izan daitekeen lana eratuz. Hori lortzeko, bi helburu nagusi jarri dizkiogu gure buruari, eta helburu bakoitzak azpi helburu...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2018 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/28688 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/28688 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | gorputz hezkuntza IKTak elkarrekintza ikastaroa |
| Sumario: | Proiektu honek Gorputz Hezkuntza eta IKTak bateragarriak izan daitezkeela erakutsi nahi izan dugu, bi alorren arteko elkarrekintzarekin ikasgaiko profesionalentzat baliagarria izan daitekeen lana eratuz. Hori lortzeko, bi helburu nagusi jarri dizkiogu gure buruari, eta helburu bakoitzak azpi helburu bat du baita, atal espezifikoagoak lantzeko ideia erakutsiz. Proiektuak hainbat atal ezberdin ditu. Behin helburuak zehaztuta, lanari oinarri bat emateko, marko teoriko bat sortu dugu. Bertan, honako atal nagusiak landuko dira: IKTak hezkuntzan duten rola, Gorputz Hezkuntzan duten rola, unitate didaktiko digitalak Gorputz Hezkuntzan (eredu baten sorkuntzaren zergatiekin) eta sare sozialen erabilera irakasleen arteko kolaborazioan. Proposamen praktiko bat ere eratu dugu. Marko teorikoaren oinarria izanda, bi proposamen sortu ditugu: Gorputz Hezkuntzako saioak eratzeko unitate didaktiko baten eredua (konpetentzia digitala eta hau landu ahal izateko baliabide eta hausnarketekin hornitua) eta ikasgai honetako irakasleek beraien artean jarduteko eta lan egiteko Facebook talde bat. Atal praktikoan emandako pausoak eta hartutako erabakiak justifikatzen dira, bakoitzaren zergatia emanez. Azkenik, proiektuaren inguruko ondorioak azaleratzen ditugu. Lehenik, hasieran ezarritako helburuak bete diren edo zein punturaino bete diren argudiatzen da. Amaitzeko, proiektuko prozesuaren ondorioak ematen dira aukeratutako gaiaren, ekarpen pertsonalaren, denboraren kudeaketaren edota eskuratutako jakintzaren inguruan. |
|---|