DBHko 2. mailako Gorputz Hezkuntzarako proposamen didaktikoa Blended Learning ereduan oinarrituta

Lan honen helburu orokorra Gorputz Hezkuntzako hezitzaileen eguneroko beharrei erantzungo dien proposamen didaktiko bat aurkeztea da. Horretarako, 4 unitate didaktikoren diseinua egin da Blended Learning eredua jarraituz. Unitate didaktiko bakoitza 2 orduko 4 saioetan banatu da eta horiek burutzeko...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Ibarra, Eneko
Tipo de recurso: tesis de maestría
Fecha de publicación:2018
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/28689
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/28689
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:DBH
gorputz hezkuntza
blended learning
Moodle
ikastaroa
Descripción
Sumario:Lan honen helburu orokorra Gorputz Hezkuntzako hezitzaileen eguneroko beharrei erantzungo dien proposamen didaktiko bat aurkeztea da. Horretarako, 4 unitate didaktikoren diseinua egin da Blended Learning eredua jarraituz. Unitate didaktiko bakoitza 2 orduko 4 saioetan banatu da eta horiek burutzeko Moodle plataforma erabili da euskarri gisa. Lan hau burutzeko, lehenengo eta behin, berrikusketa bibliografiko bat egin da Gorputz Hezkuntza, Gaitasun digitala eta Blended Learning-aren gainean. Bertan, Gorputz Hezkuntzaren barruan b-learning ereduaren gabezia nabarmena antzeman da eta b-learning ereduak ikasle eta irakasleengan dakartzan emaitza positiboak ikusi dira. Proposamena egiteko Moodle diseinua burutu da B-learning eredua eta Flipped Classroom metodologia oinarria izanik. Horretarako, Moodle plataformak eskaintzen dituen baliabideak erabili ditugu ikasturtea diseinatzeko. Sortu ditugun unitate didaktikoak kanpo-lotura eta barne jarduerak dituzte, aurrez aurreko klaseak eta Moodle-n landutakoa kontuan izanik. Lan hau burutu eta gero ikusi da B-learning eredua Gorputz Hezkuntzan praktikan jartzeko aukera baliagarria dela. Izan ere, gaur egun Gorputz Hezkuntzako hezitzaileok ditugun beharrei erantzuten die. Alde batetik, ikasleen motibazioa, talde-lana, kooperazioa eta parte-hartzea sustatzen da eta, bestetik, irakasgaiaren kudeaketa, antolamendua eta probetxua igotzen da Moodlek eskaintzen dituen baliabideak direla medio.