Euskal Autonomia Erkidegoko herrietako jaietan emakumeen parte-hartzea sustatzeko estrategiak
2018ko irailaren 8an hainbat eraso izan ziren Hondarribiko jaietan, eta, urriaren 17an, gertatutakoa kondenatzeko erabakia hartu zuen Eusko Legebiltzarrak aho batez. Adierazpen horrekin batera, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza premiatu zuen horrelakorik ez errepikatzeko eskura zituen baliabide guzti...
| Autores: | , , |
|---|---|
| Tipo de recurso: | informe técnico |
| Fecha de publicación: | 2021 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:dnet:addi________::53cadfb7ac4ed9f752f869fc5f609db5 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/78954 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | ohiturak gizarte-partaidetza herriko jaiak feminismoa |
| Sumario: | 2018ko irailaren 8an hainbat eraso izan ziren Hondarribiko jaietan, eta, urriaren 17an, gertatutakoa kondenatzeko erabakia hartu zuen Eusko Legebiltzarrak aho batez. Adierazpen horrekin batera, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza premiatu zuen horrelakorik ez errepikatzeko eskura zituen baliabide guztiak ezartzera, eta –Instituzioen arteko Mahaiaren bitartez– gatazka horren inguruan lanean jarraitu zezan eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari, Alardeetan emakumeen parte-hartzeari lotuta; izan ere, gogor astindu du bi hamarkadaz baino gehiagoz Hondarribiko eta Irungo herritarren bizitza. Bidasoaldeko Alardeen inguruko polemikaren ikuspegia zabaltze aldera, Eusko Legebiltzarrak txosten bat sortzeko eskatu zion Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeari. Txosten horretan adierazi beharko zuen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zein herritan egokitu diren jaiak emakumeen parte-hartzea ahalbidetzera, bereziki nabarmenduta prozesu horiek gauzatzeko zein estrategia eta metodologia erabili diren. Horrekin lotuta, hementxe aurkezten dugun dokumentuaren helburu nagusia izan da Euskadiko herrietako jaietan emakumeen parte-hartzea hobetzeko garatzen ari diren estrategiak biltzea, erabilitako bideak eta prozesuan esku hartu duten eragileak kontuan hartuta. Eusko Legebiltzarraren mozioaren bidez, emakumeen parte-hartzea bermatzen ez duten jai edo ospakizunak dituzten EAEko udalerriei deia luzatu zitzaien, herritarrekin batera aldaketa- prozesuak bideratzeko elkarrizketa- eta hausnarketa-dinamikak proposatu zitzaien. Hala, txosten honetan jasota daude EAEn garatu diren zenbait prozesu adierazgarriren indargune eta ahulguneak, beste udalerri batzuetan baliagarriak izan daitezkeen jardunbide egokiak eta hobetu daitezkeen edo administrazioek indartu ditzaketen alderdiak. |
|---|