Euskal Autonomia Erkidegoko herrietako jaietan emakumeen parte-hartzea sustatzeko estrategiak

2018ko irailaren 8an hainbat eraso izan ziren Hondarribiko jaietan, eta, urriaren 17an, gertatutakoa kondenatzeko erabakia hartu zuen Eusko Legebiltzarrak aho batez. Adierazpen horrekin batera, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza premiatu zuen horrelakorik ez errepikatzeko eskura zituen baliabide guzti...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Bullen, Margaret Louise, Montesinos Llinares, Lidia, Pecharromán Ferrer, Begoña
Tipo de recurso: informe técnico
Fecha de publicación:2021
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:dnet:addi________::53cadfb7ac4ed9f752f869fc5f609db5
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/78954
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:ohiturak
gizarte-partaidetza
herriko jaiak
feminismoa
Descripción
Sumario:2018ko irailaren 8an hainbat eraso izan ziren Hondarribiko jaietan, eta, urriaren 17an, gertatutakoa kondenatzeko erabakia hartu zuen Eusko Legebiltzarrak aho batez. Adierazpen horrekin batera, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza premiatu zuen horrelakorik ez errepikatzeko eskura zituen baliabide guztiak ezartzera, eta –Instituzioen arteko Mahaiaren bitartez– gatazka horren inguruan lanean jarraitu zezan eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari, Alardeetan emakumeen parte-hartzeari lotuta; izan ere, gogor astindu du bi hamarkadaz baino gehiagoz Hondarribiko eta Irungo herritarren bizitza. Bidasoaldeko Alardeen inguruko polemikaren ikuspegia zabaltze aldera, Eusko Legebiltzarrak txosten bat sortzeko eskatu zion Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeari. Txosten horretan adierazi beharko zuen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zein herritan egokitu diren jaiak emakumeen parte-hartzea ahalbidetzera, bereziki nabarmenduta prozesu horiek gauzatzeko zein estrategia eta metodologia erabili diren. Horrekin lotuta, hementxe aurkezten dugun dokumentuaren helburu nagusia izan da Euskadiko herrietako jaietan emakumeen parte-hartzea hobetzeko garatzen ari diren estrategiak biltzea, erabilitako bideak eta prozesuan esku hartu duten eragileak kontuan hartuta. Eusko Legebiltzarraren mozioaren bidez, emakumeen parte-hartzea bermatzen ez duten jai edo ospakizunak dituzten EAEko udalerriei deia luzatu zitzaien, herritarrekin batera aldaketa- prozesuak bideratzeko elkarrizketa- eta hausnarketa-dinamikak proposatu zitzaien. Hala, txosten honetan jasota daude EAEn garatu diren zenbait prozesu adierazgarriren indargune eta ahulguneak, beste udalerri batzuetan baliagarriak izan daitezkeen jardunbide egokiak eta hobetu daitezkeen edo administrazioek indartu ditzaketen alderdiak.