Konpetente digitalak izateko bidean

Hezkuntza-eremuan bizitzen ari garen trantsizio-une honetan, gauza gutxi dira ziurrak eta horietako bat teknologia digitalen nonahikotasuna da. Teknologiaz, pantailez inguraturik bizi gara eta, hezitzaileok gure bizitzaren parte gisa integratzen ari garen bitartean, ikasleak teknologiaz inguraturik...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Irigoien Perurena, Mª Jesus
Tipo de recurso: tesis de maestría
Fecha de publicación:2017
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/23359
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/23359
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:konpetentzia
digital
irakasle
ikasle
Descripción
Sumario:Hezkuntza-eremuan bizitzen ari garen trantsizio-une honetan, gauza gutxi dira ziurrak eta horietako bat teknologia digitalen nonahikotasuna da. Teknologiaz, pantailez inguraturik bizi gara eta, hezitzaileok gure bizitzaren parte gisa integratzen ari garen bitartean, ikasleak teknologiaz inguraturik hazi dira eta halakorik gabeko bizimodua ulertezina egiten zaie. Hezkuntza-eremuan, orain arte DBHko ikastetxeetan, ikasleak oinarrizko teknologia- erabiltzaile gisa trebatzen aritu izan dira irakasleen araberako eskakizunen baitan, baina ez da ildo nagusirik izan. Heziberri 2020k (EHAA, 1 2015, 69-72 or.), ordea, aldaketa handia ekarri du, izan ere, Konpetentzia Digitala zeharkako konpetentzia bezala zehaztu du; denok irakasgai guztietan landu beharrekoa, alegia. Horretarako, DIGCOMP marko europarra erreferentziatzat harturik, landu beharreko 5 arlo hauek aipatzen ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak ebaztea. Gainera, 12. artikuluan argi adierazten du: “Oinarrizko Hezkuntza amaitzen duten ikasleek konpetentzia digital eta mediatikoa eskuratu behar dituzte, alfabetatze edo gaikuntza funtzional osoa bermatzeko” (EHAA 2 14. orr.). Baliabideen erabilera etikoa eta arduratsua ere aipatzen du, besteak beste, kontuan hartuz pertsonen intimitatea, norberaren irudia eta sexu-joera eta -nortasuna, eta aurre eginez sexismoari eta arrazakeriari. Nola egin bidea erabiltzaile izatetik konpetente digital izatera? Zer bide proposatu konpetentzia horren 5 arloak irakasleek zein ikasleek gradualki eta modu autonomoan garatzeko? Nola aprobetxatu online prestakuntzaren abantailak ikasleari era ordenatu batean eskolaz kanpo (edo eskolan bertan) bere ikaskuntza aberasteko aukerak eskaintzeko? (Eta bide batez, zeharka irakasleena zein senideena.) Hori guztia zehaztea eta DBHko edozein ikastetxerentzako baliagarria izan litekeen proposamen zehatza aurkeztea da gure proiektuaren xedea.