Azalak. rabilera anitzeko eraikin multzoa Gros-eko auzoan. Donostia (Gipuzkoa)
NON Gros auzoko Nafaro behera plazan. Espazio hau Katalunia eta Txofre plazen artean dago, auzoaren erdialdean. Espazio honetan Groseko merkatua zegoen, 1995 urtean eraitsia izan zena. Partzela hau zabalgunearen forma erregular laukizuzena dauka, forma nahiko baldintzatu dezakeena. ZER XX mendeko er...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2020 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/46247 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/46247 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | eraikuntza anitza eraikin multzoa Gros Donostia |
| Sumario: | NON Gros auzoko Nafaro behera plazan. Espazio hau Katalunia eta Txofre plazen artean dago, auzoaren erdialdean. Espazio honetan Groseko merkatua zegoen, 1995 urtean eraitsia izan zena. Partzela hau zabalgunearen forma erregular laukizuzena dauka, forma nahiko baldintzatu dezakeena. ZER XX mendeko eraikitze eta hiria egiteko era tradizionalari buelta bat ematen diot eraikuntza multzo baten bidez. Eraikin hauen bidez ez da proposatzen proiektu itxi bat, alderantziz, denboran zehar eraldatua izan daitekeen eraikin multzo bat. Auzoari egitura bat eskaintzen zaio, egitura potentzial bezala. Honen malgutasuna hainbat erabilera jasateko ahalmena emango dio, urteen zehar beharrezkoak izan daitezkeen erabilerak betez. ZERGATIK Gaur egungo aldaketa azkarrak direla eta, horrelako modeloak edo proiektuak oso interesgarriak direla iruditzen zait. Hiriak gero eta eredu jasangarriagoak garatzen saiatzen ari dira, honetarako estrategia batzuk dira errepideak murriztea bizikleta eta garraio publikoa sustatuz, oinezkoei lehentasuna emanez. Honetan baita lagungarria izango da hiri modelo konplexuagoak izatea. Adibidez, etxebizitza, langune, ikasgune eta aisialdi eremuak hurbilago edukitzea hau errazten du. NORI Auzoko zein hiriko bizilagunen zerbitzura egongo den egitura diseinatzea izango da helburua. Honek hauei zerbitzatuko du, bai eraikitako erabileren bitartez, eta baita utzitako hutsuneekin; kontuan izanda inguruan ez daudela espazio estali asko. Erabiltzaileak urteekin aldatzen joango dira, era berdinean, erabilerak ere aldatu ahal izango dira. NOIZ Ideia da eraikinak funtzionatu ahal izatea egituraren bizitza erabilgarria ematen duen bitartean. Beraz, eaikinak itxura diferentea edukiko du urteen zehar. Honen malgutasuna, hainbat erabilera jasan ahal izango ditu, urteen zehar sortutako beharrak asetuz. |
|---|