Merkatua eta etxebizitzak Grosen. Donostia (Gipuzkoa)

ERAITSI Gaur egungo etxebizitza blokea eraiki aurretiko momentuan kokatuko gara proiektoa egiterako orduan. Erabaki hau hartzearen arrazoi nagusiak, etxebizitza blokeak orientazioa dela eta plazan sortzen duen itzal ikaragarria eta egungo merkatuak eraikinean eta inguruan hartzen duen presentzia nul...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autor: Arketa Ugarte, Miren
Formato: tesis de maestría
Fecha de publicación:2020
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/46243
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/46243
Access Level:acceso abierto
Palavra-chave:merkatua
etxebizitzak
egoitza
Gros
Donostia
Descrição
Resumo:ERAITSI Gaur egungo etxebizitza blokea eraiki aurretiko momentuan kokatuko gara proiektoa egiterako orduan. Erabaki hau hartzearen arrazoi nagusiak, etxebizitza blokeak orientazioa dela eta plazan sortzen duen itzal ikaragarria eta egungo merkatuak eraikinean eta inguruan hartzen duen presentzia nuloa lirateke. Honez gain, plazaren azpian kokaturiko lurpeko aparkalekuko sarrerak kentzea ere erabaki da, orubeko autoen presentzia ahalik eta gehien murrizteko. Proposamenaren baldintza bat, proiektatuko den lurpeko aparkalekurako sarrerako arrapalak, eraikin barnean txertatzea izango da. OINEZKOEN PRESENTZIA NABARMENDU Nafarroa Behera plazako auto presentzia murriztuko da teknika ezberdinak erabiliz. Secundino Esnaola kalea, plaza zeharkatuko duen zatian koexistentzial bihurtuko da, oinezkoari garrantzia emanez eta General Artetxe kale eta plazaren arteko konesioa bermatuz. Karkizano oinezkoen kaleari jarraiera emango zaio, Del Txofre plazarekin koneksioa sortuz. Gran via kaleko auto fluxuari aurre egiteko zuhaitzak erabiliko dira. Bermingham kalekoari ostera, kota aldaketa baten bidez emango zaio irteera (gaur egun egiten den bezala). ARDATZA_BOLUMENAK General Artetxe kalea indartzeko nabarmendutako ardatza. Katalunia plazaren inguruan hedatzen den oinezkoen kale nagusiena San Frantsizko kalea litzateke. General Artetxe kaleak, kale hau Nafarroa Behera plazarekin konektatzen du. Ardatz hau nabarmendu nahi izan da, eraikin bien bolumenak sortzerako orduan. Lehen oinean elkarren artean konektatutako eraikin bi planteatuko dira. Plazaren orientazioa kontuan hartuz eta plazan gutxieneko itzala proiektatzeko helburuaz, etxebizitzak kokatuko diren blokea eskuinekoa litzateke. PROPOSAMENA General artetxe kaleko zabalera errespetatuz, sortutako ardatza nabarmenduko da. Eraikinaren “atzekaldean“ Karkizano oinezkoen kaleari jarraiera emango dion oinezkoen kalea sortzen da. Eraikinaren “aurrealdean“ plaza bat sortuko da, auzoari arnasgunea emanez.