Euskarazko aldizkari zientifikoak zientziaren komunikazio-sisteman

Zientziaren komunikazio-sistemak aldaketa sakonak jasan ditu azken urteotan eta euskal aldizkari zientifikoak ez dira ondo ezagutzen. Egungo ikerketaren ebaluazio-sistemek aldizkari jakin batzuetan eta ingelesez argitaratzera bultzatzen dituzte ikertzaileak. Hala eta guztiz ere, diziplina jakin batz...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Agirre, Oskia
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2021
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/53110
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/53110
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:euskal aldizkari zientifikoak
zientziaren komunikazio sistema
sarbide irekia
Descripción
Sumario:Zientziaren komunikazio-sistemak aldaketa sakonak jasan ditu azken urteotan eta euskal aldizkari zientifikoak ez dira ondo ezagutzen. Egungo ikerketaren ebaluazio-sistemek aldizkari jakin batzuetan eta ingelesez argitaratzera bultzatzen dituzte ikertzaileak. Hala eta guztiz ere, diziplina jakin batzuetan, eta batez ere gizarte- zein giza zientzietan, bertako hizkuntzak erabiltzen dituzten aldizkari zientifikoek bestelako funtzio batzuk ere betetzen dituzte, hala nola trebakuntza, ezagutzeren transmisioan zubi-lana eta ezagutza-hutsuneak betetzea. Artikulu honetan, Inguma datu-basetik abiatuz, euskarazko edukiak argitaratzen dituzten aldizkariak identifikatu dira (41), eta honako ezaugarriak aztertu dira: zer arlotakoak diren, azken urtean argitaratutako euskarazko edukien kopurua, argitaratzaile motak, artikuluen laburpenetan eta webguneetan erabilitako hizkuntzak, formatuak eta sarbide motak, egile-eskubideen zehaztapenak, CC lizentzia motak eta indexazio datu-baseetan aldizkari horiek duten presentzia. Nagusi dira unibertsitateetako argitalpen-zerbitzuek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek argitaratutako sarbide irekiko aldizkariak, erdia baino gehiago gizarte-zientzietakoak. Indexazio datu-baseetan duten presentzia gorabeheratsua da; estatu-mailako datu-baseetan dute presentzia handiena.