Euskarazko aldizkari zientifikoak zientziaren komunikazio-sisteman
Zientziaren komunikazio-sistemak aldaketa sakonak jasan ditu azken urteotan eta euskal aldizkari zientifikoak ez dira ondo ezagutzen. Egungo ikerketaren ebaluazio-sistemek aldizkari jakin batzuetan eta ingelesez argitaratzera bultzatzen dituzte ikertzaileak. Hala eta guztiz ere, diziplina jakin batz...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | artículo |
| Fecha de publicación: | 2021 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/53110 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/53110 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | euskal aldizkari zientifikoak zientziaren komunikazio sistema sarbide irekia |
| Sumario: | Zientziaren komunikazio-sistemak aldaketa sakonak jasan ditu azken urteotan eta euskal aldizkari zientifikoak ez dira ondo ezagutzen. Egungo ikerketaren ebaluazio-sistemek aldizkari jakin batzuetan eta ingelesez argitaratzera bultzatzen dituzte ikertzaileak. Hala eta guztiz ere, diziplina jakin batzuetan, eta batez ere gizarte- zein giza zientzietan, bertako hizkuntzak erabiltzen dituzten aldizkari zientifikoek bestelako funtzio batzuk ere betetzen dituzte, hala nola trebakuntza, ezagutzeren transmisioan zubi-lana eta ezagutza-hutsuneak betetzea. Artikulu honetan, Inguma datu-basetik abiatuz, euskarazko edukiak argitaratzen dituzten aldizkariak identifikatu dira (41), eta honako ezaugarriak aztertu dira: zer arlotakoak diren, azken urtean argitaratutako euskarazko edukien kopurua, argitaratzaile motak, artikuluen laburpenetan eta webguneetan erabilitako hizkuntzak, formatuak eta sarbide motak, egile-eskubideen zehaztapenak, CC lizentzia motak eta indexazio datu-baseetan aldizkari horiek duten presentzia. Nagusi dira unibertsitateetako argitalpen-zerbitzuek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek argitaratutako sarbide irekiko aldizkariak, erdia baino gehiago gizarte-zientzietakoak. Indexazio datu-baseetan duten presentzia gorabeheratsua da; estatu-mailako datu-baseetan dute presentzia handiena. |
|---|