DBH 4ko ikasleen testu laburpenak deskribatzen, IKT-ak erabiliz
Ikerketa lan honen helburua DBH 4-ko ikasle talde batek egindako testu laburpenak deskribatzea da. Hau da, testuaren ideiarik nagusienak jasotzen dituzten, progresio tematikoa zaintzen duten, ideien arteko koherentzia erlazioa mantentzen duten, ideien arteko kohesioa zaintzen duten... Ikasleek egind...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2017 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/23748 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/23748 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | laburpena DBH diskurtsoa IKT |
| Sumario: | Ikerketa lan honen helburua DBH 4-ko ikasle talde batek egindako testu laburpenak deskribatzea da. Hau da, testuaren ideiarik nagusienak jasotzen dituzten, progresio tematikoa zaintzen duten, ideien arteko koherentzia erlazioa mantentzen duten, ideien arteko kohesioa zaintzen duten... Ikasleek egindako laburpenak ez dira modu intuitiboan gauzatutakoak izango, aitzitik, laburpen automatikoak egiteko programa bat erabilita egingo dituzte, compress.eus, hain zuzen ere. Programa horri esker, ikasle bakoitzeko bi laburpen mota lortuko ditugu, bata estrakzioz egindakoa; bestea, berriz, abstrakzioz. Deskribapena, beraz, bi testuak hartuta eta bien arteko alderaketa edo batetik besterako garapena kontuan hartuta egingo dugu. Horrez gain, deskribapenerako oinarri bat izate aldera, jatorrizko testu bereko irakaslearen laburpena eredu moduan erabiliko dugu. Eskuzko ikerketa lanaz gain, compress.eus eta irakaslearen laburpen testuaren RST-a baliagarriak izango zaizkigu emaitzak lortzeko. Emaitza horiek aztertutakoan, laburpen testuen deskribapenean IKT-ak baliagarri diren ala ez ondorioztatzen saiatuko gara. |
|---|