Nukleo hutsezko eta polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen diseinu, fabrikazio eta karakterizazioa.

[EUS] Lan honen helburua polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen (PZOm) diseinuaren eta fabrikazioaren ikerkuntza lerroak sendotzea dira, baina bereziki nukleo hutsezko egitura dauzkaten PZOm zuntzen (NH-PZOm) analisiari ekingo dio. Anplifikaturiko Raman espektroskopia erabiliz zuntzaren barnean a...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Martínez Urdiain, Natalia Eugenia
Tipo de recurso: tesis de maestría
Fecha de publicación:2018
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/27823
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/27823
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:mikroegituratutako polimerozko zuntz optikoa
fibra óptica de polímero microestructurada
fabricación
preforma
espectrocopia Raman
sensado.
fabrikazioa
aurreforma
Raman espektroskopia
sentsore plataforma
microstructured polymer optical fibers
manufacturing
preform
Raman spectroscopy
sensing platform
Descripción
Sumario:[EUS] Lan honen helburua polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen (PZOm) diseinuaren eta fabrikazioaren ikerkuntza lerroak sendotzea dira, baina bereziki nukleo hutsezko egitura dauzkaten PZOm zuntzen (NH-PZOm) analisiari ekingo dio. Anplifikaturiko Raman espektroskopia erabiliz zuntzaren barnean aurkitzen diren disoluzioaren molekulak detektatu daitezke. Raman espektroskopia aukeratu da espektroskopia teknika desberdinen artean detekzio teknika sentikor eta zehatza baita. Hasierako etapa batean geometria egokiak diseinatuko dira argiaren propagazioa NH-PZOm-en nukleo hutsean ahalbidetzen dela bermatuz. Horretarako, argiaren propagazioa uhin-gidetan modelatzea baimentzen duen simulazio software bat erabiliko da, Photon Design izenekoa. Ondoren, diseinatutako geometria dauzkaten PMMAzko aurreforma zilindrikoak fabrikatuko dira CNC tornu baten bitartez. Teknika honen bitartez, zulatutako geometriaren hainbat parametro kontrola daitezke doitasun handiarekin, besteak beste, zulatutako aire kanalen diametroak, zuloen arteko distantziak edo zuloen arteko banaketa pareten zabalerak. Fabrikazioaren bigarren etapan, aurretiaz diseinatutako PZOm zuntzak ekoizten dira, tenkaketa dorrearen beroketa eta tentaketa unitateak erabiliz. Lortutako PZOm zuntzak bereizmen handiko ekortetazko mikroskopio elektroniko(SEM) irudien bidez karakterizatuko dira, eta NH-PZOm zuntzen gidapena nukleoan ematen dela bermatzeko, potentziaren banaketa espazialaren neurketak egingo dira ekipamendu egokia erabiliz. Azkenik, fabrikatutako NH-PZOm zuntzekin glukosa sentsore plataforma bat diseinatuko da nukleo hutsezko PZOm zuntzak fabrikatu eta gero. Uretan murgilduriko glukosa disoluzioz NH-PZOm zuntzen nukleoa beteko da, kontzentrazio ezberdinetan. Raman espektroskopia erabiliz neurketa esperimentalak egingo dira garatutako sentsore plataforma balidatzeko asmoarekin.