Bizikidetza eta kulturartekotasunaren sustapena eskolan World Café-aren bidez
Hezkuntzaren erronka nagusietako bat eskola-komunitatean bizikidetza erreala eta kultura ezberdinen arteko truke positiboa sustatzea da, aniztasuna aberastasun bihurtuz. Ikerketa honetan, Gasteizko eskola publiko bateko esku-hartzea aurkezten dugu; helburua izan da eskola-komunitateak prozesu parte-...
| Autores: | , , , |
|---|---|
| Tipo de recurso: | artículo |
| Fecha de publicación: | 2024 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/70043 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/70043 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | kulturarteko hezkuntza bizikidetza eskola-komunitatea parte-hartzea |
| Sumario: | Hezkuntzaren erronka nagusietako bat eskola-komunitatean bizikidetza erreala eta kultura ezberdinen arteko truke positiboa sustatzea da, aniztasuna aberastasun bihurtuz. Ikerketa honetan, Gasteizko eskola publiko bateko esku-hartzea aurkezten dugu; helburua izan da eskola-komunitateak prozesu parte-hartzaile baten bidez bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko proposamenak egitea, eta hori lortzeko World Café tresnaren baliagarritasuna ebaluatzea. Horretarako, hiru tresna uztartu dira: familientzako galdetegi bat, World Café tresnan oinarritutako parte-hartze saio bat eta prozesuaren inguruko asebetetze-galdetegi bat. Eskola-komunitateak irudikatu duen ametsetako eskolaren ezaugarri nagusietako batzuk dira elkartasuna, eskubide-berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Hori lortzeko, elkartzeko eta elkar ezagutzeko espazioak sortzea eta eskolan presente dauden kultura ezberdinak ezagutzeko aukerak sustatzea proposatu da. Parte-hartzaileen balorazio positiboen oinarrian ikusi da World Café-a tresna lagungarria izan daitekeela eskola-komunitateetan lan egiteko. |
|---|