Bizikidetza eta kulturartekotasunaren sustapena eskolan World Café-aren bidez

Hezkuntzaren erronka nagusietako bat eskola-komunitatean bizikidetza erreala eta kultura ezberdinen arteko truke positiboa sustatzea da, aniztasuna aberastasun bihurtuz. Ikerketa honetan, Gasteizko eskola publiko bateko esku-hartzea aurkezten dugu; helburua izan da eskola-komunitateak prozesu parte-...

Full description

Bibliographic Details
Authors: Coronel Gastiain, Unai, Palacios Agundez, Igone, Perales Fernández de Gamboa, Andrea, Rico Martínez, Arantza
Format: article
Publication Date:2024
Country:España
Institution:Universidad del País Vasco
Repository:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/70043
Online Access:http://hdl.handle.net/10810/70043
Access Level:Open access
Keyword:kulturarteko hezkuntza
bizikidetza
eskola-komunitatea
parte-hartzea
Description
Summary:Hezkuntzaren erronka nagusietako bat eskola-komunitatean bizikidetza erreala eta kultura ezberdinen arteko truke positiboa sustatzea da, aniztasuna aberastasun bihurtuz. Ikerketa honetan, Gasteizko eskola publiko bateko esku-hartzea aurkezten dugu; helburua izan da eskola-komunitateak prozesu parte-hartzaile baten bidez bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko proposamenak egitea, eta hori lortzeko World Café tresnaren baliagarritasuna ebaluatzea. Horretarako, hiru tresna uztartu dira: familientzako galdetegi bat, World Café tresnan oinarritutako parte-hartze saio bat eta prozesuaren inguruko asebetetze-galdetegi bat. Eskola-komunitateak irudikatu duen ametsetako eskolaren ezaugarri nagusietako batzuk dira elkartasuna, eskubide-berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Hori lortzeko, elkartzeko eta elkar ezagutzeko espazioak sortzea eta eskolan presente dauden kultura ezberdinak ezagutzeko aukerak sustatzea proposatu da. Parte-hartzaileen balorazio positiboen oinarrian ikusi da World Café-a tresna lagungarria izan daitekeela eskola-komunitateetan lan egiteko.