Txistukari ozenak Zuberoako testuen argitara

Artikulu honek ekialdeko euskararen txistukari ahostunak ditu jomuga. Hain zuzen ere, zubereran eta hein batean behe-nafarreraren barietate batzuetan deskribatu diren igurzkari bizkarkari zein erretroflexu ahostunen gehi afrikatu sabaiaurreko ahostunaren (/z/, /ʐ/ eta /dʒ/, hurrenez hurren) itxuratz...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Padilla Moyano, Manuel
Tipo de recurso: capítulo de libro
Fecha de publicación:2019
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/69784
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/69784
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:zuberera
fonologia
txistukariak
ahostuntzea
euskal testuak
grafia
hizkuntz ukipena
Descripción
Sumario:Artikulu honek ekialdeko euskararen txistukari ahostunak ditu jomuga. Hain zuzen ere, zubereran eta hein batean behe-nafarreraren barietate batzuetan deskribatu diren igurzkari bizkarkari zein erretroflexu ahostunen gehi afrikatu sabaiaurreko ahostunaren (/z/, /ʐ/ eta /dʒ/, hurrenez hurren) itxuratze grafikoa aztertuko da Xvi.-XiX. mende bitarteko corpus batean. Txistukari ahostunen multzoa gaskoiari hartu maileguen bidez iragan zen euskarara (Mitxelena 1977; Haase 1992; Hualde 1993; Agirre 2001), eta ondoren zubereraren sistema fonologikoan integratu da. Gure lanak Agirrek erakutsi duena berresten du eta indartzen, hots, txistukari ahostunen estatusa finkatua zela Belapeireren garaiko. Egoera hori mende bat aitzinatzen dugunez, ondorioztatu behar da txistukari ahostunak bederen Erdi Aroaren azken mendeetan sartu zirela hizkuntzan. Artikulua ondoko planari lotzen zaio: lehenik euskararen hots horiek aurkeztuko dira (§ 1), eta grafia sistema zaharretatik espero daitekeena laburbilduko (§ 2); ondoren txistukari ahostunen agerpenaren berri emanen dugu Zuberoako testuetan gaindi (§§ 3, 4), Etxepareri eta Leizarragari ere so bat eginik (§ 5); azkenik, txistukari ahostunen sorreraz gogoetatuko dugu (§ 6).