Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan: Euskal Osasun Sisteman elikadura sistema jasangarria sustatzeko hazi bat

UPV/EHU buru duen RENASCENCE proiektuak euskal osasun-sisteman elikadura-sistema iraunkorrak garatzeko beharrezkoak diren erronkei buruzko gogoeta egiten du. Elikagaien erosketa publikoa funtsezko tresnatzat jotzen da egungo elikadura sistemako paradigma aldatzeko eta helburu politiko iraunkor eta e...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Alberdi Aresti, Goiuri, Begiristain Zubillaga, Mirene, Magro Montero, Edurne, Aranguren Querejeta, Mari José
Tipo de recurso: informe técnico
Fecha de publicación:2023
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/63349
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/63349
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:elikadura sistema
osasuna
Osakidetza
elikagaien erosketa jasangarrirako estrategia
Descripción
Sumario:UPV/EHU buru duen RENASCENCE proiektuak euskal osasun-sisteman elikadura-sistema iraunkorrak garatzeko beharrezkoak diren erronkei buruzko gogoeta egiten du. Elikagaien erosketa publikoa funtsezko tresnatzat jotzen da egungo elikadura sistemako paradigma aldatzeko eta helburu politiko iraunkor eta espezifikoak garatzen laguntzeko. Are gehiago, ospitaleen erosteko ahalmena aprobetxatzeak, tokiko elikagai jasangarriak lehenetsiz, elikagaiak ekoizteko egungo ereduak erresilienteagoa eta iraunkorragoak bihurtzeko gaitasuna eskaintzen du. Europatik datozen estrategiak betetzeko ahalbidetzen delarik (Itun Berdearen baitan dagoen Baserritik Mahaira estrategia adibide). RENASCENCE proiektuko ikertzaileek lan-dokumentu bat argitaratu berri dute, Osakidetzako eta Euskal Elikadura Sistemako hainbat eragilerekin elkarlanean egindako bi lan-saiotatik eratorria. Bertan, Deustu Fundazioko Orkestra institutoko ikertzaileekin lankidetzan aritu ziren ikerketa honetarako. Lan-saio horietan, Osakidetzan elikagaien erosketa jasangarriaren egungo egoera aztertu zen, eta elikadura-estrategia iraunkorra garatzeko beharrezkoak diren erronkak eta ekintza-planak identifikatu ziren. Osakidetzan elikagaien hornidura iraunkorra hasi berria da. Lan-dokumentu honek ibilbide-orri bat eskaintzen du. Proposamen hau oinarrizkoa izanik ere, beharrezkoa eta erabilgarria izango da, Osakidetzan elikadura-sistema iraunkorretara igarotzeko abiapuntu gisa. Zehazki, “Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan, Euskal Osasun sisteman elikadura sistema jasangarria sustatzeko hazi bat” tituludun txosten honek, orotara 13 erronka eta 30 ekintza plan aurreikusten ditu.