Murgiltze Astea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslegaien hizkuntza-kontzientzia kritikoa pizteko esku-hartze ikerketa

Hizkuntza gutxituen testuinguruetan garrantzitsua da hizkuntza-kontzientzia kritikoa izatea, are gehiago erreferente linguistiko izango diren horien kasuan. Horretarako ahalegin bat da, hain zuzen ere, orriotan aurkezten duguna. Irakasle izateko ikasketak egiten ari diren ikasleak izan dira esku-har...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autores: Artetxe Sarasola, Miren, Bereziartua Etxeberria, Garbiñe
Tipo de documento: artigo
Data de publicação:2025
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositório:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/77035
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/77035
Access Level:Acceso aberto
Palavra-chave:hizkuntza-mudak
hizkuntza-kontzientzia kritikoa
esku-hartze ikerketa
unibertsitatea
Descrição
Resumo:Hizkuntza gutxituen testuinguruetan garrantzitsua da hizkuntza-kontzientzia kritikoa izatea, are gehiago erreferente linguistiko izango diren horien kasuan. Horretarako ahalegin bat da, hain zuzen ere, orriotan aurkezten duguna. Irakasle izateko ikasketak egiten ari diren ikasleak izan dira esku-hartze ikerketa honetako parte-hartzaileak (UPV/EHUren Donostiako campusean Lehen Hezkuntza ikasten hasi ziren 120 ikasle). Eta, besteak beste, hizkuntza- kontzientzia kritikoa garatzeari begira diseinatutako Murgiltze Astean parte hartu zuten 2024-2025 ikasturtearen hasieran. Orriotan esku-hartzearen nondik norakoen berri ematen da, batetik; bestetik, esku-hartzean zehar galdetegien bidez jasotako emaitzak aurkezten dira. Emaitzetan ikusi dugunez, Murgiltze Astea baliagarria izan da bere neurrian, baina komenigarria da honelako esku-hartze baten diseinua gradu osoa barnebiltzen duen plan zabalagoarekin osatzea.