Gazteak euskararen eszenatokian erabileraren auzia

Gazteak euskararen eszenatokian izeneko ikerketa-lanaren helburua gazteen euskara-erabilera zertan den ulertzeko gako batzuk azaleratzea izan da. Horretarako, lau herri aztertu dira: Zumaia, Gernika, Pasai Donibane eta Amorebieta-Etxano. Hizkuntza-errealitatearen azterketa hiru ardatzek gidatu dute,...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Altuna Zumeta, Olatz, Hernández García, Jone Miren
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2021
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/75655
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/75655
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:Euskara
gazteak
hizkuntza-ideologiak
hizkuntza-praktikak
hizkuntza-bizipenak
Descripción
Sumario:Gazteak euskararen eszenatokian izeneko ikerketa-lanaren helburua gazteen euskara-erabilera zertan den ulertzeko gako batzuk azaleratzea izan da. Horretarako, lau herri aztertu dira: Zumaia, Gernika, Pasai Donibane eta Amorebieta-Etxano. Hizkuntza-errealitatearen azterketa hiru ardatzek gidatu dute, bai informazioa biltzean, bai datuak aztertzean eta ondorioak lantzean: ideologikoa (ideia, errepresentazio, diskurtsoen mundua), harremanei loturikoa (adinkideen erreferentzi taldeetako praktika) eta identitarioa (bizipenei loturikoa). Euskarak hiru dimentsio horietan duen presentzia/ausentzia aztertu nahi izan dugu. Zer diskurtso dute gazte horiek euskarari buruz? Zer pentsatzen dute beren esperientzia linguistikoaz? Zer iritzi dute euskalgintzari buruz edo hizkuntza-politikari buruz? Non dago euskara beren eguneroko praktiketan? Non da euskara haientzako erreferente diren esparruetan? Azkenik, zer lotura pertsonal dute euskararekin? Zer pisu du euskarak beren emozioetan, nork bere burua definitzeko eta agertzeko moduan?