Espectroscopía Raman y análisis multivariante de datos para la detección de fitosanitarios en aceituna entera
Gaur egun, analisi kimikoak erabiliz substantzien edukia edo materialen osaera aztertzeko metodoak existitzen dira jada. Baina, horretarako, laborategi espezializatuak eta egun batzuetako denbora behar da emaitzak lortzeko. Hala ere, gaur egun beste ikuspegi bat sortzen ari da, laginak azkarrago azt...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2024 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/67880 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/67880 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | espectroscopía Raman análisis multivariante de datos (MVDA) SIMCA OPLS-DA |
| Sumario: | Gaur egun, analisi kimikoak erabiliz substantzien edukia edo materialen osaera aztertzeko metodoak existitzen dira jada. Baina, horretarako, laborategi espezializatuak eta egun batzuetako denbora behar da emaitzak lortzeko. Hala ere, gaur egun beste ikuspegi bat sortzen ari da, laginak azkarrago aztertzeko teknologia berria erabiltzea ahalbidetzen duena. Elikagaien industrian, adibidez, teknologia horrek kostuak merkatzeko aukera emango luke; izan ere, horren bidez, arriskutsua izan daitekeen lote oso bat osatzen duten lagin guztiak azter litezke. Horrela, arriskutsutzat jotzen diren laginak bakarrik baztertuko dira, eta ez da beharrezkoa izango lote osoa baztertzea. Teknologia horren bidez, espezialista kimikoetara jotzeko beharra saihestuko litzateke, eta emaitzak azkar lortzeko gai izango lirateke, laborategi gisako azpiegitura baten beharrik gabe. Teknologia horren bilaketan, dilema horiek konpon ditzaketen hainbat aukera agertu dira, zein industriatara bideratuta dagoenaren arabera. Dokumentu honen bidez, Raman teknologia laginen datuak lortzeko tresna gisa erabiltzearen inguruan lortutako garapena eta ondorioak erakutsi nahi dira. Kasu honetan, laginak landare-osasunerako produktuekin tratatutako olibak. Datuak sailkatzeko eta datu berriak zuzen aurreikusi eta sailkatzeko gai diren ereduak sortzeko, aldagai anitzeko datuen analisia erabili da, SIMCA softwarearen bidez. Dokumentuaren amaieran, teknologia hori proiektu honen inguruan erabiltzeari buruzko aurretiko ondorioak daude. Ondorio horiek atarikotzat hartzen dira, proiektuaren azterketak martxan jarraitzen baitu. |
|---|