Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak

Artikuluak hizkuntza gutxituen inguruan gertatutako generizazio prozesuak ditu aztergai, euskararen erabileran antzemandako feminizazioa adibidetzat harturik. Joera hau 1990 hamarkadan azaleratu zen hainbat datu estadistikoei esker. Hauen arabera, emakumezkoek gizonezkoek baino euskara gehiago erabi...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Hernández García, Jone Miren, Luxán Serrano, Marta
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2024
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/70344
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/70344
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:Euskara
hizkuntza gutxituak
indarberritzea
generoa
feminizazio prozesuak
estatistika
Descripción
Sumario:Artikuluak hizkuntza gutxituen inguruan gertatutako generizazio prozesuak ditu aztergai, euskararen erabileran antzemandako feminizazioa adibidetzat harturik. Joera hau 1990 hamarkadan azaleratu zen hainbat datu estadistikoei esker. Hauen arabera, emakumezkoek gizonezkoek baino euskara gehiago erabiltzen zuten. Berriki 2021ko Kale Neurketa ikerketaren emaitzek arrakala horren areagotzea erakutsi dute. Ustezko feminizazio hori abiapuntua da euskararen indarberritze prozesuan zehar generoarekin lotutako lau gertakari aztertzeko: jakintza soziolinguistikoaren generizazioa, hiztunaren esentzializazioa, indarberritzearen feminizazioa eta hiztun estatistiko bitarraren finkapena. Artikuluak horietako bakoitzean sakontzen du euskal soziolinguistikak ekoiztutako diskurtso, argudio eta askotariko emaitza estatistikoen bidez. Eztabaidan nabarmentzen dugu hiztunen kategorizazioak eta errepresentazioak (tartean sexu-generokoak), ezberdintasunak agertarazteaz gain horien eraikuntzan eta finkapenean eragiten dutela. Honek ondorioak ekar ditzake hizkuntza gutxituen kasuan. Batetik, hiztun tipologia zurrunak finkatzen dira; bestetik, ukatu egiten da bestelako genero identitateak agertzeko aukera. Azkenik, murriztailea izan daiteke hiztunen genero identitatea eraikitzeko eta performatzeko garaian.