Euskara generoaren ispiluan barrena. Hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak Lezo eta Pasai Donibaneko nerabeen artean
Ikerketa lan honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. Pasai Donibane eta Lezoko 13 eta 16 urte bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografikoa izan da, euren perspektiba erdigunean jarriz. Antropologian o...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2016 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/19898 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/19898 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | hizkuntzaren antropologia antropology of language generoa gender nerabezaroa adolescence euskara |
| Sumario: | Ikerketa lan honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. Pasai Donibane eta Lezoko 13 eta 16 urte bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografikoa izan da, euren perspektiba erdigunean jarriz. Antropologian ohikoak diren teknikak erabiliz haur eta nerabeen hizkuntza sozializazioan ematen diren prozesuetara hurbilketa egin dut, nerabeen praktiken azterketa eginez eta nerabeen hausnarketetatik abiatuz. Modu horretan ondorioztatu dut, batetik, Pasai Donibane eta Lezoko nerabeen artean euskararen erabileran sexuen araberako ezberdintasuna ematen dela, neskek euskara gehiago erabiltzeko joera dutela berretsiz. Bestetik, hizkuntza erabiltzeko moduetan ezberdintasun argiak ematen direla jaso ahal izan dut. Azken finean, hizkuntza-praktiken inguruan genero perspektibarekin egindako ibilbide etnografiko honen bidez, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria azalarazi dela esan daiteke. |
|---|