Chatbot-erabilera ahozko konpetentzia lantzeko unibertsitateko Zientzia-ikasleen artean: M-Learning-etako aplikazio praktikoa

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera asko handitu da XX. mendeko azken hamarkadatik gaur arte. IKT-en iraultza honek inpaktu handia izan du gure bizitzaren alderdi guztietan, baita ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan ere. Aldaketa honek unibertsitateko irakaskuntza-metodologi...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autor: Echeazarra Escudero, Leyre
Formato: artículo
Fecha de publicación:2018
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/65362
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/65362
Access Level:acceso abierto
Palavra-chave:m-learning
smartphone
chatbot
ahozko komunikazioa
ikaskuntza esanguratsua
Descrição
Resumo:Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera asko handitu da XX. mendeko azken hamarkadatik gaur arte. IKT-en iraultza honek inpaktu handia izan du gure bizitzaren alderdi guztietan, baita ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan ere. Aldaketa honek unibertsitateko irakaskuntza-metodologiak Bolognako planari hurbiltzen lagundu du. Plan honek konpetentzia-eskuratzean oinarritutako aldaketa pedagogikoa bultzatzen du, zein belaunaldi berrietako ikasleetara hobeto moldatzen den. Mobile Learning (mLearning) ikaskuntza-irakaskuntza modalitate nahiko berria da, zeinek urrutiko ikasketarako espazioak sortzeko aukera eskaintzen dien bai ikasleei bai irakasleei ere. Gaur egun, Interneterako sarbidea duten gailu mugikor asko daude, hala nola, ordenagailu eramangarria. Hauen artean, smartphone-ak, bere aldakortasunagatik eta gazteen arteko erabilera zabalagatik, irakaskuntzan gailu teknologiko nagusia dela onartzen da. Komunikazio honetan zientzia-irakasgai batentzako espezifikoki diseinatutako chatbot baten erabilera azaltzen da, eta irakaskuntzaren esperientziari buruzko analisia aurkezten da. Aipaturiko chatbot-a Telegram aplikazioaren bidez egin zen, eta giza gorputzaren egitura eta funtzioarekin erlazionatutako kontzeptu teoriko konplexuak irakasteko erabili zen Erizaintzako Graduko irakasgai batean. Aldi berean, ahozko komunikazioa bultzatu dugu, baita ikasketa-komunitate sorrera. Chatbot-aren erabileraren datuek, ikasleek egindako asetze-galdeketa anonimoetatik lortutako datuek, eta ariketetan eta azterketetan lortutako kalifikazioek iradokitzen dute diseinatutako chatbot-a erreminta didaktiko erabilgarria izan daitekeela. Badirudi chatbot honek ikasketa adierazgarria, zeharkako konpetentzien garapena eta ikasgelatik kanpo ikasleen arteko kolaborazioa lortzen laguntzen duela. Espero dut ikas-irakaskuntza esperientzia honek chatbots-ak eta antzeko teknologiak heziketa-komunitatea erabiltzera animatzeko balio dezala.