Mina garunean dago
Mina esperientzia sentsorial eta emozional konplexua da, ehun-kalteari lotuta egon daitekeena edo ez (IASP, 2022). Nerbio-sistemaren seinale bat da, gorputzean zerbait gaizki egon daitekeela adierazten duena. Akutua edo iraunkorra izan daiteke, eta oso desberdina izan daiteke intentsitateari, iraupe...
| Autores: | , |
|---|---|
| Tipo de recurso: | artículo |
| Fecha de publicación: | 2025 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:dnet:addi________::3a23380c34b2509b7067c09432c6ab6c |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/79453 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | mina min iraunkorra minaren matrizea garun iragarlea neurozientzia |
| Sumario: | Mina esperientzia sentsorial eta emozional konplexua da, ehun-kalteari lotuta egon daitekeena edo ez (IASP, 2022). Nerbio-sistemaren seinale bat da, gorputzean zerbait gaizki egon daitekeela adierazten duena. Akutua edo iraunkorra izan daiteke, eta oso desberdina izan daiteke intentsitateari, iraupenari eta kalitateari dagokienez. Ikuspegi biologikotik, minak funtsezko babes-funtzioa betetzen du, ohartarazpen-seinale gisa, kaltearen iturritik aldentzeko erreakzionarazten baigaitu, kalte gehiago prebenitzeko helburuarekin (Aguirrezabal et al., 2024). Adibide argi bat, non minaren funtzio babeslea ikusten den, beroegi dagoen elementu bat (sugarra, adibidez) ukitzen dugunean gertatzen da. Elementu beroa ukitzean, gure azaleko kaltearen hartzaileak* ("nozizeptoreak" ere deituak) estimulatzen dira, beroa estimulu kaltegarri gisa detektatzen baitute. Gero, transdukzioa gertatzen da; hau da, estimulu kaltegarria (edo potentzialki kaltegarria dena) bulkada elektriko bihurtzen da neuronetan. Ondoren, nozizeptore horiek arrisku-seinalea bidaltzen dute nerbioetatik bizkarrezur-muinera. Berehala sortzen da erretiratze-erreflexu automatikoa. Honek adierazten nahi du bizkarrezur-muinak erantzun-seinale bat bidali duela eskuko muskuluetara, adimenak arrisku-seinalea erabat prozesatu aurretik, ahalik eta azkarren bero-iturritik urrun gaitezen. Arrisku-seinale hori burmuineraino ere iristen da, transmisio izeneko prozesu baten bidez. Bertan gertatzen ari denari buruzko informazioa prozesatzen da. Alde batetik, azal sentsorialera iristen da, eta, horri esker, gorputzean estimulu mingarria non dagoen jakin dezakegu. Bestalde, sistema linbikora iristen da, minaren alderdi emozionala modulatzen duena. Azal prefrontalera ere heltzen da; minaren esanahia interpretatzeko eta horren aurrean nola erantzun erabakitzeko aukera ematen digunara. Informazio hori guztia prozesatu ondoren, minaren pertzepzioa sortzen da. Kaltearen iturritik (kasu honetan, sugarretik) urrundu ondoren, eta ehun-kalteak sendatu ahala, mina pixkanaka baretzen da, desagertu arte (Ferrandiz, 2006; Zegarra, 2007). Hala ere, kasu batzuetan, min-sentsazio hori ez da desagertzen hasierako kausa konpondu arren, eta denboran luzatzen da, patologiko bihurtuz (Woolf, 2011). Min iraunkor horrek (min kronikoa ere deitua) jada ez du betetzen ohartarazteko edo babesteko eginkizuna, eta pertsonaren bizi-kalitatea kaltetu dezake. Bestetik, hasierako ehun-kaltea sendatu ondoren minak iraun izanak adierazten du mina kalte fisikoarekiko modu independentean egon daitekeela. Hori gertatzen da nerbio-sistema sentsibilizatuta egon daitekeelako edo seinaleak "gaizki interpretatu" ditzakeelako, mina eraginez lesio aktiborik gabe. |
|---|