Eskuzko zuzenketak Gero liburuaren lehen edizioan
[EUS] Axularren "Gero" liburua Bordeleko Guillaume Milangesen irarkolan argitaratu zen lehen aldiz 1643an. Askotan gertatu legez, edizio hartan suertatu ziren hainbat akats eskuz idatzitako zuzenketekin konpontzen saiatu ziren argitaratzaileak. Halere, ez ziren zuzendu kaleratutako ale guz...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | artículo |
| Fecha de publicación: | 2008 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/20506 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/20506 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | Axular, Pedro de Gero edición edizioa edition HISPANIC PHILOLOGY |
| Sumario: | [EUS] Axularren "Gero" liburua Bordeleko Guillaume Milangesen irarkolan argitaratu zen lehen aldiz 1643an. Askotan gertatu legez, edizio hartan suertatu ziren hainbat akats eskuz idatzitako zuzenketekin konpontzen saiatu ziren argitaratzaileak. Halere, ez ziren zuzendu kaleratutako ale guztiak, eta zuzendu zirenak ere ez ziren beti era berdinean utzi. Ildo horretatik, erraz egiazta daiteke egunotara iritsi diren aleen artean zuzendu gabeak direla gehienak, haietako ez gutxi beranduago egindako zuzenketen jasale ere bilakatu direlarik. Hemen aurkezten den artikulua zuzenketen arteko bereizketa egiten ahalegindu da eta, aldi berean, jatorrizko zuzenketak diruditenak finkatzen. Horretarako erabili irizpide konparatiboa eskuzko zuzenketak dituzten aleetan oinarritu da nagusiki, hots, Paueko alean, Azkue liburutegikoan eta K. M. Kulturuneko bi aleetako batean, eta, printzipioz espero izateko ez bazen ere –ehundaka kontatzen baitira daramatzan akats berriak–, bigarren ediziotzat hartzen den "Gueroko guero" delakoan ere, lehenean agertu ia eskuzko zuzenketa guztiak eraman baitziren argitaraldi berriko orrialdeetara. Milangesenean eskuz egindako zuzenketen zerrenda eskaintzen da amaieran. |
|---|