Axularren "Gero" liburuaren ale kasi birjinaleko 'M' pleguaz

[EUS] Aurreko mendeetako Euskal Literaturak aukera gutxi izan du liburuak irarkolan ezagutu ohi duen prozesuaz mintzatzeko; eta are gutxiago, idazleek bertara eramandako bertsioen eta ondoko zuzenketen berri emateko. Euskal Literaturako obra klasikoak oro har, eta, honen barnean, XVI-XVII. mendeetak...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Salaberri Muñoa, Patxi
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2007
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/20467
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/20467
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:Axular, Pedro de
Gero
edición
edizioa
edition
HISPANIC PHILOLOGY
Descripción
Sumario:[EUS] Aurreko mendeetako Euskal Literaturak aukera gutxi izan du liburuak irarkolan ezagutu ohi duen prozesuaz mintzatzeko; eta are gutxiago, idazleek bertara eramandako bertsioen eta ondoko zuzenketen berri emateko. Euskal Literaturako obra klasikoak oro har, eta, honen barnean, XVI-XVII. mendeetako denbora-leizean erdi galduak ditugunak batik bat, inprimatutako aleen bidez baino ezin mintza daitezke eskuarki. Lekukotasun hori, tamalez, inoren erreferentzia hutsera edo, hoberenean, edizioaren ale bakan batenera mugatu ohi da nahi baino gehiagotan. Eta honetan ez da desberdintasunik autore handien eta autore txikien obren artean, arlo horretan, nonbait, gure klasiko gehienak suertatu baitira idor. Guztiarekin ere, artikulu honek Euskal Literaturak eman duen idazle funtsezkoenaren obraz baliatu nahi izan du bazterturik ditugun liburuetan inoiz aurkikuntza bitxirik ere gerta daitekeela erakusteko eta, bidenabar, inprimatu aurrekoez eta bestelakoez ere hitz egiteko. Izatez, Axularrek idatzitako Gero liburuaren lehen ediziotik iritsi zaizkigun dozena eskas aleren artean, bada bat, Julio Urkixok gordea nahiz eta ez bereziki onetsia, non, besteak beste, gainerakoetan azaltzen ez diren hainbat gauza interesgarri agertzen baitira. “M” plegua edo koadernotxoa da horietako nabarmenena eta garrantzitsuena.