Hezkuntza-laguntza espezifikoak eta irisgarritasuna: helduen euskalduntzerako zenbait helduleku

Unibertsitatetik kanpoko eskolatze-eredu bat proposatzen du Euskal Hezkuntza-sistemak, hezkuntza pertsona guztiengana iristeko eta ikuspegi inklusibotik modu pertsonalizatuan erantzuteko. Horrela, hezkuntza-laguntza espezifikoak behar dituzten ikasleen erregistroa egiten ari dira, haien tipologien a...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autor: Ibarra Lizundia, Irune
Tipo de documento: artigo
Data de publicação:2024
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositório:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/66251
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/66251
Access Level:Acceso aberto
Palavra-chave:bizialdi osoko ikaskuntza
helduen euskalduntzea
hezkuntza-laguntzako berariazko premiak
Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala
irisgarritasuna
Descrição
Resumo:Unibertsitatetik kanpoko eskolatze-eredu bat proposatzen du Euskal Hezkuntza-sistemak, hezkuntza pertsona guztiengana iristeko eta ikuspegi inklusibotik modu pertsonalizatuan erantzuteko. Horrela, hezkuntza-laguntza espezifikoak behar dituzten ikasleen erregistroa egiten ari dira, haien tipologien araberakoa, eta askotariko beharrei hezkuntza-erantzuna ematen. Unibertsitateak ere ildo beretik ari dira, aurretiko hezkuntza-mailetan emaniko laguntzekin bat egiten. Izan ere, “irisgarritasun unibertsala”, “irisgarritasun kognitiboa” eta “Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala” kontzeptuek paradigma-aldaketa ekarri dute. Euskadik ere irisgarritasun unibertsala bultzatzeko konpromisoa dauka hartuta eta bizialdi osoko ikaskuntzaren legean orientazio-sistema integratua planteatu zen. Bestalde, euskara ikastea edo hobetzea aukera bat da 16 urtetik aurrera eta oso garrantzitsua da zeregin honetan pertsona guztiei behar duten hezkuntza-laguntza ematea eta baliabideak jartzea. Artikulu honetan, esparru horretarako zenbait helduleku proposatuko dira.