Utopia eraikiz: Hego Euskal Herriko praxi ekofeministara hurbilpen bat

Lan honen xedea Hego Euskal Herrian garatzen ari den praxi ekofeminista utopikora hurbilpen bat egitea da. Horretarako, bi helburu nagusi finkatu ditut: alde batetik, lurraren defentsa eta feminismoa uztartzen dituzten kolektiboetan garatzen ari den praxi ekofeminista aztertzea (kolektiboen diskurts...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Eizagirre Pecharromán, Esther
Tipo de recurso: tesis de maestría
Fecha de publicación:2024
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/70816
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/70816
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:Ecofeminism
praxi ekofeminista
utopia
trantsizio ekosoziala
Descripción
Sumario:Lan honen xedea Hego Euskal Herrian garatzen ari den praxi ekofeminista utopikora hurbilpen bat egitea da. Horretarako, bi helburu nagusi finkatu ditut: alde batetik, lurraren defentsa eta feminismoa uztartzen dituzten kolektiboetan garatzen ari den praxi ekofeminista aztertzea (kolektiboen diskurtso, barne-antolakuntza eta kanpo-harremanei erreparatuz); eta, bestetik, praxi ekofeminista kokatuaren eta utopia feministen arteko lotura arakatzea. Horretarako, bost kolektiboen esperientzia jaso dut: Amillubi, Etxaldeko Emakumeak, Jauzi Ekosoziala, Lakabe eta MTB Andreak. Oso talde anitzak dira, maila desberdinetan eta esparru desberdinetatik eragitek dutenak (elikadura burujabetza, komunitarianismoa, ekosozialismoa, mugikortasuna…). Haien esperientzietara hurbiltzeko metodologia kualitatiboa hobetsi dut; zehazki, kolektiboetako kideei sakoneko elkarrizketak egin dizkiet. Lan honek garapen urriagoa izan duen praxi ekofeministaren ezagutza-arloari egin nahi dio ekarpena. Utopiaren inguruko eztabaida akademikoa praxi sozial konkretuaren analisira nola ekarri daitekeen ere arakatzen du. Bestalde, ekarpen sozial bat egitea espero da; alde batetik, trantsizio ekosozialaren inguruko eztabaida hegemonikoaren marjinetan dauden ahotsetatik abiatzen delako; eta, bestetik, alternatibaren posibilitatea aldarrikatzen duelako.