Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait ikerlerro euskal ikasketen eremuan

[EU] Zentsura-itzulpena-ideologia loturak oinarri hartuta, bikoitza da lan honen xedea: ikerketa-programa bat proposatzea eta eskura ditugun datuak sailkatzen hasteko adibide bat eskaintzea. Batetik, eremuen teoriaren araberako ikerketa-programa bat aurkezten da, lehenago proposatu izan direnen osag...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Ibarluzea Santisteban, Miren
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2018
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/70348
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/70348
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:zentsura
itzulpena
ideologia
euskal ikasketak
Descripción
Sumario:[EU] Zentsura-itzulpena-ideologia loturak oinarri hartuta, bikoitza da lan honen xedea: ikerketa-programa bat proposatzea eta eskura ditugun datuak sailkatzen hasteko adibide bat eskaintzea. Batetik, eremuen teoriaren araberako ikerketa-programa bat aurkezten da, lehenago proposatu izan direnen osagarri, euskal ikasketetan zentsura eta itzulpena elkarrekin gurutzatzen diren esparruetako eragin sortzaileak eta ezabatzaileak agerrarazteko; izan ere, funtsezkoa da gisa horretako marko orokor bat, ikerketa-esparru berriak ikusarazten dituena, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa-taldea (MHLI) Archivo General de la Administración (AGA) erakundean egiten ari den hustuketa-laneko datuak sailkatzeko. Ildo horretan, ikerketa-galderak proposatzen dira marko horren bidetik, besteak beste, AGAko datuak ustiatzeko. Bestetik, ikerketa-programa hori baliatzen da euskal eremuko Frankismoaren zentsura instituzionalari buruzko datuak sailkatzen hasteko (testu idatziekin lotutako zentsura-kasuen adibideetara jotzen da) eta itzulpena ukitzen duten gizarte-egituren osagaiak eta diskurtsoak, sortutako eta ezabatutako corpusak eta kanonak, eta zentsura ekiditeko edo zentsuratzeko itzulpen-estrategiak hizpide hartzeko.