Txostena: 2014. Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan

Gero eta informazio gehiago eskatzen da kontsumitzen ditugun elikagaiei buruz, eta, gaur egun informazioa eskuratzeko dagoen erraztasunarekin, gero eta garrantzitsuagoa da informazioa argi eta egiazkotasunez zabaltzea. Hori dela eta, herritarrei bermatu nahi zaie informaziorako sarbidea izan dezatel...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Armentia Vizuete, José Ignacio, Caminos Marcet, José María, Marín Murillo, María Flora
Tipo de recurso: libro
Fecha de publicación:2015
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/15607
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/15607
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:alimentación
periodismo
Descripción
Sumario:Gero eta informazio gehiago eskatzen da kontsumitzen ditugun elikagaiei buruz, eta, gaur egun informazioa eskuratzeko dagoen erraztasunarekin, gero eta garrantzitsuagoa da informazioa argi eta egiazkotasunez zabaltzea. Hori dela eta, herritarrei bermatu nahi zaie informaziorako sarbidea izan dezatela, ahalik eta modu neutroenean eta zehatzenean, ulertu eta interpreta dezaten, eta beren iritzia era dezaten. Elikagaien Segurtasunaren arloan ezinbestekoa da Komunikazio Estrategia bat izatea, oinarri hartuta jarrera proaktiboa. Estrategiak bete egin behar ditu irekitasunaren, gardentasunaren eta independentziaren oinarrizko printzipioak. Hain zuzen ere, horien araberakoa izango da herritarrek Elikagaien Segurtasunari buruz duten pertzepzioa. Hori dela eta, nahitaez ezagutu behar da komunikabideek Elikagaien Segurtasunarekin lotutako gaiei ematen dieten tratamendua, erabili ohi diren informazio-iturriak, albisteen kalitatea eta zehaztasuna, eta elikagaien arriskuei eta alertei ematen dieten ikuspuntua. Informazio hori ezagutzea ezinbestekoa da kudeatzaileek Elikagaien Segurtasunaren Komunikazio Estrategia bideratu ahal izateko. Aurten, hirugarrenez egin da “Elikagaien Segurtasuna Euskal Autonomia Erkidegoko prentsan” azterlan hau. Horrek, jendeak prentsaren bidez Elikagaien Segurtasunari buruz jasotzen dituen gaiei buruzko informazioa emateaz gain, ahalbidetu egingo digu aztertzea informazio horren tratamenduak zer-nolako joerak izan dituen Euskal Autonomia Erkidegoko prentsa idatzian azken hiru urteotan.