Gliometako zelula nestina-positiboen banaketa

Zelula ama tumoralak (ZAT), ze lula amen ezaugarriak dituzten eta tumore bat birsortzeko gaitasuna duten tumore-ze1ulak dira. Bai anima1ietan eta bai gizakietan ere , multzoka agertzen dira eremu peribaskularrean, askotan egitura berezietan multzokatuta. Azken urteotan , ZATak kimio-erradio terapiek...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Iriondo Juaristi, Ane, Bulnes Sesma, Susana, García Blanco, Alvaro, Bengoetxea, Harkaitz, Lafuente Sánchez, José Vicente
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2014
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/38851
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/38851
Access Level:acceso abierto
Descripción
Sumario:Zelula ama tumoralak (ZAT), ze lula amen ezaugarriak dituzten eta tumore bat birsortzeko gaitasuna duten tumore-ze1ulak dira. Bai anima1ietan eta bai gizakietan ere , multzoka agertzen dira eremu peribaskularrean, askotan egitura berezietan multzokatuta. Azken urteotan , ZATak kimio-erradio terapiekiko erresistenteak direla ikusi da, baita berreritzearen eragileak direla ere. Nerbio Sistema Zentraleko glioma tumoreetan, ehuna infiltratzeko eta angiogenesia pizteko gai dira zelula hauek. Lan honen helburua, gliomaren garapenaren zeharreko tumore-ama zelulen agerpena eta banaketa aztertzea da, batez ere multzoka agertzen direnenen kasuan.Horretarako, etilnitrosourearen (ENU) bitartez arratoiei glioma tumoreak induzitzen zaizkie eta nestinaren markaketaren bidez bertako zelula amak izan daitezkeen zelulak identifikatzen ditugu. Datuen arabera. nestina-positibo diren zelula multzoen tamaina eta kantitatea gliomaren garapenarekin batera handitzen doa. Taldekatze hauek, eremu peribaskularrean eta baita tumore barruan ere agertzen dira eta in vitro agertzen diren neurosferen antzeko morfologia erakutsi dute. Multzoek eta neurosferek in vitro azaltzen dituzten parekotasun hauek, in vivo agertzen dituztenen seinale izan daitezke. Egitura berezi hauek, kontra duten mikroingurune batetik ihes egiteko ZATek sortzen duten gordailua izatea proposatu da.