Haur Hezkuntzan genero-ikuspuntutik egiten den lanketa

[EUS] Egun, genero- eta sexualitate-politikek ez dute genero-indarkeria errotik lantzen, garaiotan gorakada handia izan duen arren. Horregatik hezkuntza-sisteman hezkidetza-ereduaren inguruko hausnarketa beharrezkoa da, oroz gain 0-6 etapan, alegia, genero-eraikuntzaren hastapenetan. Ikerketa honek...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: León Hernández, Irati, Martínez Abajo, Judit, Gamito Gómez, Rakel, Vizcarra Morales, María Teresa
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2020
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/55480
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/55480
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:hezkidetza
haur hezkuntza
generoaren trataera
feminismoa
co-education
pre-school education
gender treatment
feminism
Descripción
Sumario:[EUS] Egun, genero- eta sexualitate-politikek ez dute genero-indarkeria errotik lantzen, garaiotan gorakada handia izan duen arren. Horregatik hezkuntza-sisteman hezkidetza-ereduaren inguruko hausnarketa beharrezkoa da, oroz gain 0-6 etapan, alegia, genero-eraikuntzaren hastapenetan. Ikerketa honek haurtzaroan sakontzeko grina du, hezkuntza-sisteman generoaren auziari dagokionez egiten den lanketa aztertzea xede nagusi duela. Kasu-azterketa bat da honako ikerketa hau, bost adituri buruturiko elkarrizketa bidez hezkidetzaren inguruan egiten den lanketa erregistratuz, gaiaren panoramika bat lortu nahi da. Honenbestez, alde batetik hezkidetzaren nondik norakoak, eta bestetik, horiek zehazki Haur Hezkuntzan nola gorpuzten diren aztertuko da. Ikerketa honen bidez, Haur Hezkuntzako errealitatean, generoaren lanketa oso azalekoa dela ondorioztatu da, sakonekoak eta eraldatzaileak diren praktikak alboratuz. Berdintasunaren aldeko estrategia abiarazten du, aniztasuna bigarren maila batean kokatuz. Lan honek agerian utzi du oraindik hainbat erronka daudela genero-perspektiba txertatzen duen hezkuntza-eredu bat bermatzeko eta berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen dela aurretik.