Lazarraga eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. II. Testua

2004ko otsailaren 18an aurkeztu zen jendaurrean Lazarraga Eskuizkribua eta harro handia sortu zuen filologo, literaturzale eta euskaltzaleen artean, Arabako euskaraz idatziriko lehen lekukotasun luzea zelako (xvi. mendearen amaiera edo xvii. mendearen hasierakoa). Autoreek berehala ekin zioten talde...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Bilbao Telletxea, Gidor, Gómez López, Ricardo, Lakarra Andrinua, Joseba Andoni, Manterola Agirre, Julen, Mounole Hiriart-Urruty, Céline, Urgell Lázaro, Blanca
Tipo de recurso: libro
Fecha de publicación:2020
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/77315
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/77315
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:Lazarraga
eskuizkribua
testua
gramatika
hiztegia
adizkitegia
poesia
prosa
Descripción
Sumario:2004ko otsailaren 18an aurkeztu zen jendaurrean Lazarraga Eskuizkribua eta harro handia sortu zuen filologo, literaturzale eta euskaltzaleen artean, Arabako euskaraz idatziriko lehen lekukotasun luzea zelako (xvi. mendearen amaiera edo xvii. mendearen hasierakoa). Autoreek berehala ekin zioten talde-lanari, eskuizkribuaren azterketa eta edizio fidagarri, arduratsu eta zintzoa aurkezteko helburuarekin. Hamabost-hamasei urte hauetako lanaren emaitza da liburu hau. Argitalpena bi liburukitan antolaturik dago. Lehenengoan, Joan Perez Lazarragakoren (c. 1547-1605) bizitza eta idazlanei buruzko sarreraren ondoren, Lazarraga Eskuizkribuaren gramatikaren azterketa sakona eta hiztegi-adizkitegia argitaratu dira. Bigarren liburukian, Lazarraga Eskuizkribuko testu osoaren edizioa dator: ezkerreko orrialdeetan, edizio filologikoa eta, eskuinekoetan, testu hori berori, ezkerrekoaren parez pare, baina euskarazko gaurko grafiara aldaturik; bien azpian, argibideohar ugariz eta ohar paleografiko zehatzez hornitu da edizioa. Autoreak Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kideak dira. Talde honek mota, leku eta garai guztietako euskararen lekukotasunak bilatzen, editatzen eta aztertzen ditu, lekukotasun horietatik abiatuta euskararen historia azaltzeko eta historiaurrea berreraikitzeko asmoz.