Natur zientzien didaktika berritzaile eta digitala: laborategi birtualen eta simulazioen erabilera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan
HEZikt gradu-ondokoaren baitan gauzatu den proiektu honetan natur zientzien hezkuntza berritzailearen eta digitalaren inguruan ikerketa eta proposamen didaktiko bat egin da. Zientzia ikasketak esperimentazioan eta ikerketan dute ardatza, eta horretarako beharrezkoa da ingurune naturalean gertatzen d...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2017 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/23755 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/23755 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | zientzia laborategi ikt hezkuntza |
| Sumario: | HEZikt gradu-ondokoaren baitan gauzatu den proiektu honetan natur zientzien hezkuntza berritzailearen eta digitalaren inguruan ikerketa eta proposamen didaktiko bat egin da. Zientzia ikasketak esperimentazioan eta ikerketan dute ardatza, eta horretarako beharrezkoa da ingurune naturalean gertatzen diren aldaketak eta fenomenoak behatzea, ikertzea eta ulertzea. Baina eskola askotan laborategian esperimentatzea ezinezkoa bihurtu da, eta askotariko egoeretan behatu behar diren natur fenomenoak eskala txikiegia edo handiegia dute begi bistaz ikusi ahal izateko. Kasu horietan guztietan, Informazio eta Komunikazio Teknologiek (aurrerantzean IKTeek) ate berri bat zabaldu digute; ikusi ezin dena ikusarazi eta laborategian esperimentatu ezin dena birtualki egiteko aukera eskaini digute. Izan ere, laborategi birtualak eta simulazioak gaur egun zientzien didaktikan ezinbestekoak bihurtu dira eta erabilera anitz dituzte. Ondorioz, dokumentu honetan tresna digital horien erabilerak zientziarako konpetentzia garatzeko izan dezaketen balio erantsiaren inguruan hausnartu da, ikasketa prozesua esanguratsua lortzen laguntzen duten aztertu da, sarean dauden errekurtso garrantzitsuen ebaluazio txiki bat egin da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan laborategi birtualak erabiltzeko proposamen didaktiko bat gauzatu da, non zientziaren konpetentzia eta konpetentzia digitala garapena uztartu nahi izan diren. Lana hiru ataletan gauzatu da. Lehenik marko teorikoaren ikerketa egin da, gaiaren inguruan dagoen bibliografiaren, argitalpen eta dokumentazioaren azterketa sakon bat eginez. Bertan konpetentzia idigitala eta zientifikoa definitu dira, bien arteko uztarketa aztertu da eta laborategi birtualen eta simulazioen erabilera eta ikas prozesuan duen eraginkortasunaren inguruko informazioa bildu eta ikertu da. Ondoren, sarean dauden laborategi birtual garrantzitsuenak eta esanguratsuenak aztertu dira, eta horien erabilgarritasuna Bigarren Hezkuntzako zientzia ikasgaietan ebaluatu da. Lan honen helburua ez da gaur egun dauden baliabide guztiak aztertzea, baizik eta sarean dauden errekurtso eta proiektu garrantzitsuen azterketa egitea, eta horiek EAEko zientzia ikasgaiei eskaini ahal dien balio erantsia ikertzea. Azkenik, DBHko 1. zikloan zientzia ikasgaietan laborategi birtualak erabiltzeko proposamen bat egin da. Horretarako, Heziberri planak zehazten duen curriculumean landu behar diren edukiak kontuan harturik unitate bakoitzean zientziaren konpetentzia eta konpetentzia digitala uztartzen dituena esperimentu edo ikerketa proposamen bat egin da. |
|---|