Markinako Frontea. Markina eta Xemeingo egoera Politikoa eta Soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean (1931-1939)
1936ko irailetik 1937ko apirilera, guda lerroa geldirik egon zen Markina-Xemeingo lurretan, eta herritarrek eraso bortitz ugari jasan behar izan zituzten. Gainera, behin erreketeak herrian sartu eta gero, errepresio basatia hasi zuten abertzaleen eta ezkertiarren aurka. Markina-Xemeingo herritar nag...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | libro |
| Fecha de publicación: | 2011 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:dnet:addi________::d88bbc075c345fdf7de3361c8ed0d3cb |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/80036 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | Gerra Zibila Markina errepresioa frontea Bigarren Errepublika bataioloiak frankistak |
| Sumario: | 1936ko irailetik 1937ko apirilera, guda lerroa geldirik egon zen Markina-Xemeingo lurretan, eta herritarrek eraso bortitz ugari jasan behar izan zituzten. Gainera, behin erreketeak herrian sartu eta gero, errepresio basatia hasi zuten abertzaleen eta ezkertiarren aurka. Markina-Xemeingo herritar nagusienen artean, Gerra Zibileko oroitzapenak oso indartsuak dira. Hala ere, agintari frankisten alderako beldurrak, galtzaile izatearen lotsak, momentu mingarri guztiak bizkor ahanzteko gogoak, edota seme-alabei galtzaile sentimendua ekidin nahiak belaunaldien arteko transmisioa oztopatu zuten. Bestalde, irabazleek ez zuten nahi memoria historikoa askorik jorratzea, lotsatzeko moduko ekintzen erantzule zirelako. Ondorioz, gerra ostean jaiotako gutxik izan dute gertatu zena-ren ideia argi bat. Gizarte batzuetan, gerren oroitza oso ondo gorde da. Euskal Herrian, Gerra Zibila oro har lantzen duten lanak egin dira, baina, nire ustez, herriz herri gertatu zena ez da behar bezala ikertu, eta belaunaldi berriok gutxi jaso dugu gure hurbilekoei gertatukoari buruz. Liburu honek hutsune hau betetzen lagundu nahiko luke. Gerrak sortutako samina berreraikitzeak eta kontatzeak ez du biktimen sufrikarioa arintzen, baina bizi izan zutena ulertzen laguntzen digu besteoi, elkartasun sareak sendotzen ditu belaunaldien artean, eta etorkizunean saihestu behar den bidea erakusten; herritar jakintsuagoak, irizpide sendoagokoak eta, ondorioz, askeago-ak ere sortzen ditu. |
|---|