Joseba Sarrionandiaren "Kartzelako Poemak" liburuaren kritika genetikoa
Lan honek Joseba Sarrionandiaren Kartzelako Poemak liburua osatzen duten poemen kritika genetikoa egitea du helburu, irizpide metodologiko honi jarraituz idazle iurretarrarengan antzeman daitezkeen joera eta bilakabideak azaleratu nahi dira. Lana burutu ahal izateko, lehenik eta behin, bilketa lana...
| Autor: | |
|---|---|
| Formato: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2024 |
| País: | España |
| Recursos: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/70079 |
| Acesso em linha: | http://hdl.handle.net/10810/70079 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palavra-chave: | Sarrionandia kritika genetikoa ibilbidea aldaketak bilakabidea |
| Resumo: | Lan honek Joseba Sarrionandiaren Kartzelako Poemak liburua osatzen duten poemen kritika genetikoa egitea du helburu, irizpide metodologiko honi jarraituz idazle iurretarrarengan antzeman daitezkeen joera eta bilakabideak azaleratu nahi dira. Lana burutu ahal izateko, lehenik eta behin, bilketa lana egin da, zeinaren bidez corpusa osatzen duten olerkien bertsio argitaratu guztiak lortu diren. Lanak bost atal nagusi izango ditu: Hasteko, lehenengo atalean, planteamendu orokorra; lanaren helburuak eta lan hipotesiak; eta aurrekariak eta gaur egungo egoera zertan den azalduko da (1). Bigarrenik, marko teorikoan kritika genetikoari buruzko informazioa aurkeztuko da (2). Jakina denez, korronte horren arabera, idazkuntza prozesu amaigabea da, eta idazleak hilabeteetan/urteetan egindako aldaketei erreparatuta ibilbide bat antzeman daiteke, zeinak autorearen erabakien, manien, ohituren eta aldaketen berri ematen duen. Hortaz, hautatutako corpusean egindako aldaketei erreparatuz Sarrionandiaren joerak azalarazi nahi dira. Hirugarren atalean (3), Sarrionandiaren bizitza (3.1.) eta hautatutako corpusa (3.2.) aurkezteaz gain, autorearen idazkuntzari buruzko informazioa (3.3.) labur ekarriko da lanera, baita kritika genetikoaren metodologia aztergai izango dugun corpusean aplikatzeko justifikazioa ere (3.4.). Hurrengo atalean (4), argitalpenez argitalpen eta edizioz edizio emandako aldaketetan jarriko dugu arreta, batez ere hiru motatako aldaketak aztertuko ditugu: alde batetik, bilduma bakoitzerako hautatutako eta baztertutako olerkietan, eta aukeraketa horren zergatian (4.1.). Beste aldetik, olerki bakoitzak edizio zein argitalpenetan jasandako aldaketetan (4.2.). Eta, hirugarrenik, urteetan zehar gai jakin batzuei erreparatuta, antzeman daitezkeen ikuspuntu aldaketetan zentratuko gara (4.3.). Azken atala ondorioek osatuko dute (5), bertan, laneko punturik garrantzitsuenak berriro ekarriko dira, eta hausnarketa sakonagoa eskainiko zaie. |
|---|