Artea eta liburuak: arriskua, babesa eta erbestea gerra-garaian
EUS] Gerra Zibilean, Euzko Jaurlaritzak leku seguru batera lekuz aldatu zituen Bilboko Arte Modernoko Museoaren bilduma eta Bizkaiko Diputazioko Liburutegi eta Artxiboa. Artelan batzuk Parisko 1937ko Nazioarteko Erakusketara eraman ziren Espainiako pabiloiko euskal sekzioan antolatu zen erakusketan...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | capítulo de libro |
| Fecha de publicación: | 2025 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/76506 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/76506 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | Espainiako Gerra Zibila Guerra Civil española Bilboko Arte Modernoko Museoa Museo de Arte Moderno de Bilbao Archivo y Biblioteca de la Diputación de Bizkaia Bizkaiko Diputazioko Artxibo eta Liburutegia Euzko Jaurlaritza Gobierno Vasco ondarea patrimonio |
| Sumario: | EUS] Gerra Zibilean, Euzko Jaurlaritzak leku seguru batera lekuz aldatu zituen Bilboko Arte Modernoko Museoaren bilduma eta Bizkaiko Diputazioko Liburutegi eta Artxiboa. Artelan batzuk Parisko 1937ko Nazioarteko Erakusketara eraman ziren Espainiako pabiloiko euskal sekzioan antolatu zen erakusketan parte hartzeko. Gerraren arriskua ikusita, Bilbon zeuden museoko eta liburutegiko eta artxiboko zenbait obra Frantziako La Pallice-ko portura eraman ziren. Bertan enbargatuta geratu ziren, eta beren jabetzaren inguruko auzi judiziala hasi zen. Bitartean, Parisera heldu ziren museoko pieza eta beste zenbait artelanek 1938an Bruselan eta Hagan antolatutako beste erakusketetan parte hartu zuten. Jarraian, Frantziako Justiziak enbargatutako ondarea gobernu frankistarena zela erabaki zuen, eta 1939ko abuztuan Bilbora bidali zen. Parisen zeuden gainerako obrak, zenbait gestioren ostean, 1941eko martxoan heldu ziren Euskal Herrira, jada Frantzia Alemania naziaren esku zegoelarik. |
|---|