Euskararen transmisioa gaur: ikerketa tresnak eta estrategiak
Hizkuntz transmisioa eta, era berean, kultur transmisioa dira egun nire zeregin ikertzailea bideratzen duten kezka nagusiak. Euskararen transmisioa dut, adibidez, tesiaren gai nagusi. Ikuspuntua eta lan ildoak antropologia sozialetik datoz. Hizkuntz eta kultur transmisioa aipatu ditut, baina artikul...
| Autor: | |
|---|---|
| Formato: | artículo |
| Fecha de publicación: | 2001 |
| País: | España |
| Recursos: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/76337 |
| Acesso em linha: | http://hdl.handle.net/10810/76337 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palavra-chave: | hizkuntza kultura transmisioa gizarte antropologia |
| Resumo: | Hizkuntz transmisioa eta, era berean, kultur transmisioa dira egun nire zeregin ikertzailea bideratzen duten kezka nagusiak. Euskararen transmisioa dut, adibidez, tesiaren gai nagusi. Ikuspuntua eta lan ildoak antropologia sozialetik datoz. Hizkuntz eta kultur transmisioa aipatu ditut, baina artikuluaren hainbat momentutan transmisioa era orokor eta zentzu irekian planteatuko dut, gogoeta hauek kezka teoriko zabalei lotuta baitaude. Artikulua bi zatitan egituratu dut. Lehenengoan, bi gai nagusiak landuko ditut. Batetik azken hamarkadetan -euskara dela eta- hizkuntz transmisioaren inguruan egindako ikerketak eta hainbat hausnarketa aipatuko ditut labur-labur. Bestetik, ikerlan horien ondorioz, euskararen transmisioa definitzeko eta aztertzeko garaian erabili izan diren irizpide nagusiak bildu eta eztabaidatuko ditut, horiek aldagai berrietara egokitzeko proposamen orokorra luzatuz. Artikuluaren bigarren zatian ideia teoriko horiek adibide zehatz batera ekartzen ahaleginduko naiz, nire ikerlanean teoria, epistemologia eta metodologia uztartzeko erabili dudan eredura hurbilduz. Hau da, ikuspuntu, nahiz uste teoriko batzuetatik abiatuta, proposamen metodologiko batera iristeko bidea zein izan den azalduko dut, ibilbide horretan aurkitutako oztopoak eta bilatutako konponbideak azpimarratuz |
|---|