Gizarte-laguntzako profilak LGB gazteetan: osasun mentalean duten eragin diferentziala

Lesbiana, Gay eta Bisexual (LGB) diren pertsonek, heterosexualak direnen aldean, arrisku handiagoa dute biktimizazio eta psikopatologia maila altuak garatzeko. Hala ere, psikologia positiboaren paradigmatik egindako hainbat aurrerapenek erakutsi digutenez, haien hazkuntza eta garapen positiboa erraz...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Cepa Rodríguez, Estibaliz, Etxeberria Murgiondo, Juan
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2024
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:dnet:addi________::575e5b3fb4373839ff9861b92e58ed4c
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/79604
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:gizarte laguntza
LGB
osasun mentala
gazteak
kluster
Descripción
Sumario:Lesbiana, Gay eta Bisexual (LGB) diren pertsonek, heterosexualak direnen aldean, arrisku handiagoa dute biktimizazio eta psikopatologia maila altuak garatzeko. Hala ere, psikologia positiboaren paradigmatik egindako hainbat aurrerapenek erakutsi digutenez, haien hazkuntza eta garapen positiboa errazten duten zenbait baliabide ere badituzte eskura. Adibidez, laguntza soziala eta hari loturiko iturriek LGB gazteengan osasun mentaleko emaitza positiboak sustatu ditzake. Ikerketa honetan, «K-media» kluster analisiaren bidez familia, bikote eta beste laguntza sozial esanguratsuen multzoak identifikatu dira 16 eta 20 urte bitarteko 315 gazte LGBk osatutako lagin batean. Zehazki, hiru profil mota aztertu dira: gizarte- laguntza handia (% 43.6) duten parte-hartzaileena, gizarte-laguntza txikia (% 22.5) dutenena, eta familia- laguntza falta (% 33.9) duten pertsonena. Gero, aldagai soziodemografikoetan eta osasun mentalaren aldagaietan aurkezten dituzten desberdintasunak aztertzen dira. Emaitzek alde nabarmenak erakusten dituzte maila sozioekonomikoaren (Egoera Sozioekonomikoaren, ESEren) arabera; alegia, gizarte-maila altua edo ertaina adierazi dutenek familiaren, pareen eta beste pertsona esanguratsuen laguntza handiagoa antzematen dute. Erregresio analisietan, taldeek osasun mentaleko emaitza ezberdinak erakusten dituzte: laguntza gutxi hautematen dutenek, besteak beste, bakardade, etsipen, depresio, antsietate eta somatizazio sintoma handiagoak erakusten dituzte. Aurkikuntzek iradokitzen dute LGB pertsonek jasotzen dituzten laguntza-iturrien konbinazioak euren osasunarekin erlazionatuta daudela eta emaitzak kontuan hartuta, ondorioztatu daiteke familia laguntza-baliabide garrantzitsua dela LGB gazteentzat.