Gatazka armatuak, bakea eta garapena

Historian zehar bai gatazka armatuak bai bakea oso modu murritzean ulertu izan dira. Analisi eta ikasketa hegemonikoek, boteretsuen interesei jarraituz, bi fenomeno horien elementu zehatz batzuk baino ez dituzte ikusarazi nahi izan. Azken ia hiru hamarkadetan, “bake liberalaren” ikuskera nagusi bihu...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Mujika Chao, Itziar, Zirion Landaluze, Iker
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2019
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/71150
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/71150
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:peace
security
human security
armed conflict
gender approach
sexual violence
violence
human rights
liberal peace
Descripción
Sumario:Historian zehar bai gatazka armatuak bai bakea oso modu murritzean ulertu izan dira. Analisi eta ikasketa hegemonikoek, boteretsuen interesei jarraituz, bi fenomeno horien elementu zehatz batzuk baino ez dituzte ikusarazi nahi izan. Azken ia hiru hamarkadetan, “bake liberalaren” ikuskera nagusi bihurtu da. Hala ere, eta aldi berean, ikuskera horren aurrean, teoria kritiko desberdinek gatazka armatuen eta bakearen errealitatearen azalpenak asko aberastu dituzte. Teoria horiek –feminismoa barne– gatazka armatuaren kontzeptua zabaldu dute eta, horrekin batera, euren sorrera, zergati, bilakaera eta ondorioen analisia ere bai. Horrek bakearen kontzeptuaren zabalkuntza ere ekarri du, herrien eta pertsonen garapena –hori ere modu zabalean ulertuta– barne bilduz. Hori guztia kontuan izanda, testu honetan, lehenik eta behin, gatazken eta bakearen definizioen aniztasuna aztertuko dugu. Ondoren, gatazka armatuek populazioaren garapenean duten eraginean zentratuko gara, bi faktoretan sakonduz: gatazka armatuen zergatietan, alde batetik, eta gatazka armatuek garapenarekin duten loturen inguruko analisi ekonomikoetan, bestetik. Azkenik, generoan oinarritutako botere egiturek gatazka armatuetan eta horien ondorioetan duten eraginaren inguruan jardungo gara, emakumeen garapenean duten eraginean sakonduz.