ORC teknologiaren aplikagarritasuna prozesu industrialetan bero-hondarrak berreskuratzeko
Eskari energetikoaren hazkuntzak energia primario konbentzionaleko iturrien gehiegizko ustiatzera eraman du, energia berriztagarrien erabilera bigarren plano batean utzita. Aldaketa klimatikoa eta kaltegarriak diren bestelako efektuak, gaur egungo sistema energetikoaren zuzeneko edo zeharkako ondori...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2020 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/46923 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/46923 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | bero-berreskuratzailea EES industria |
| Sumario: | Eskari energetikoaren hazkuntzak energia primario konbentzionaleko iturrien gehiegizko ustiatzera eraman du, energia berriztagarrien erabilera bigarren plano batean utzita. Aldaketa klimatikoa eta kaltegarriak diren bestelako efektuak, gaur egungo sistema energetikoaren zuzeneko edo zeharkako ondorioak dira. Ondorio hauen artean adibidez, azken hamarkadan jasandako erregaien prezioaren igoerak. Aldaketa klimatikoaren garatze abiadura kontuan izanda, 〖CO〗_2 emisioen murrizketa beharrezkoa dela ikus daiteke. Jakinda industriak, energia erabilera finalaren %30-70 bat inguru erabiltzen duela, prozesu hauen efizientzia ahal bezain beste hobetu beharko ziren. Zentzu honetan, bero-hondarrak berreskuratzeko teknologiak izan dira erregaiaren kontsumoa murriztu, askatutako emisioak murriztu eta produkzio efizientzia hobetzeko metodo nagusia. Azaldu den bezala, industriak munduan erabilitako energia totalaren zati handi bat betetzen du. Gainera, erabilitako energia total horren portzentaje handi bat bero emisioak bezala kanporatuak izaten dira, inongo erabilera praktikorik gabe. Emisio hauen %60 bat inguru tenperatura baxuko bero-hondarrak bezala kontsideratzen dira. Aurrerago azalduko den bezala, kalitate baxuko bero-hondar hauek berreskuratzeko teknologia aproposena ORC da. Hau Rankine zikloaren oso antzekoa da baina, kasu honetan lan-jariakina bezala ura erabili ordez, lurruntze tenperatura baxuagoa duen lan-jariakin organiko bat erabiltzen du. Bestalde, ORC sistemak bero-hondar industriala berreskuratzeko aproposak izan arren, erabilgarriak dira ere iturri berriztagarrietatik lortutako energia elektrizitatean bihurtzeko, beste batzuen artean. Behin ikusita ORC konfigurazioentzako instalazio potentziala oso altua dela, oso aukera interesgarria bihurtzen du Europar Batasunak (EB) ezarritako murrizketak betetzeko. |
|---|