Ca37 antigorputz monoklonalaren efektua Candida generoko espezieetan
[EU] Candida generoa infekzio nosokomialen onddo-eragile nagusiena da, batez ere Candida albicans espeziea. Hala ere, azken urteotan Candida parapsilosis, Candida glabrata eta Candida auris espezieen intzidentziak handitu dira, antifungikoekiko erakusten duten erresistentzia handiarekin erlazionatut...
| Autor: | |
|---|---|
| Tipo de recurso: | tesis de maestría |
| Fecha de publicación: | 2022 |
| País: | España |
| Institución: | Universidad del País Vasco |
| Repositorio: | Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación |
| OAI Identifier: | oai:addi.ehu.eus:10810/60524 |
| Acceso en línea: | http://hdl.handle.net/10810/60524 |
| Access Level: | acceso abierto |
| Palabra clave: | Candida generoa Ca37 antigorputza Candida genus Ca37 antibody |
| Sumario: | [EU] Candida generoa infekzio nosokomialen onddo-eragile nagusiena da, batez ere Candida albicans espeziea. Hala ere, azken urteotan Candida parapsilosis, Candida glabrata eta Candida auris espezieen intzidentziak handitu dira, antifungikoekiko erakusten duten erresistentzia handiarekin erlazionatuta. Gaur egun eskuragarri dauden antifungikoak, gutxi izateaz gain, garestiak eta toxikoak dira gizakiontzat eta haiekiko erresistentzia handituko dela dirudi, bere erabilera handiaren ondorioz. Medikamentu berrien premia handiari aurre egiteko antigorputz monoklonalak asko aztertu dira, haien eraginkortasuna frogatu delarik. Hori dela eta, C. albicansen zelula-paretako Adh1 proteinarekiko espezifikoa zen Ca37 antigorputz monoklonala sortu zen. Antigorputzak espezie horretan emaitza positiboak azaldu ditu in vitro eta in vivo, hazkuntza zein birulentzia murriztuz. Candida generoko espezieen Adh proteinaren homologia altua kontuan hartuta, Ca37 antigorputzak C. parapsilosis eta C. glabrata onddoetan duen efektua ikertu zen, C. aurisen pasadan urtean burututako Gradu Amaierako Lanean frogatu zelarik. Western Blotean antigorputzak C. parapsilosis eta C. glabrata zelula-paretako proteinen artean 3 eta 4 puntu ezagutu zituen, hurrenez hurren, espezie horien Adh proteinaren pisu molekular eta puntu isoelektriko teorikoen antzekoak direnak. Gainera, antigorputzak in vitro C. parapsilosisen % 42ko hazkuntza-inhibizioa eragin zuen. Antigorputzak efektu opsonizatzailea ote zuen ezezaguna zenez espezie guztietan, aipaturiko lau Candida espezieak RAW 264.7 makrofagoekin ko-inkubatu ziren. Antigorputzak makrofagoen fagozitosia indartu zuen, espezie guztien fagozitosi ehunekoa handituz eta C. auris eta C. parapsilosisen indize fagozitikoa handituz, batez ere lehenengo orduan. Bestalde, in vivo erabilitako Galleria mellonella animalia-ereduan, antigorputzak C. parapsilosis eta C. glabrata onddoekin infektatutako larben biziraupena luzatu dezakeela dirudi, lortutako emaitzak estatistikoki adierazgarriak ez izan arren. Hortaz, nahiz eta esperimentu batzuk errepikatu behar diren, lortutako emaitzek Ca37 antigorputz monoklonalak etorkizunean C. parapsilosis eta C. glabratak eragindako infekzioen aurka aplikazio terapeutikoa izan dezakeela aditzera ematen dute. Azkenik, C. albicans eta C. aurisen lortutako emaitza berriek, espezie horiekiko antigorputzaren eraginkortasunaren ebidentzia indartzen dute. |
|---|