Testu arteko koherentziazko erlazio-egitura: lehen urratsak euskaraz

[EU]Testu bat koherente egiten duten arrazoiak ulertzea oso baliagarria da testuaren beraren ulermenerako, koherentzia eta koherentzia-erlazioak testu bat edo gehiago koherente diren ondorioztatzen laguntzen baitigu. Lan honetan gai bera duten testu ezberdinen arteko koherentziazko 3 Cross Document...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autor: Rodríguez Castrillo, Alazne
Tipo de recurso: tesis de maestría
Fecha de publicación:2016
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/18634
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/18634
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:testu-koherentzia
Cross Document Structure Theory
CST
RST
Descripción
Sumario:[EU]Testu bat koherente egiten duten arrazoiak ulertzea oso baliagarria da testuaren beraren ulermenerako, koherentzia eta koherentzia-erlazioak testu bat edo gehiago koherente diren ondorioztatzen laguntzen baitigu. Lan honetan gai bera duten testu ezberdinen arteko koherentziazko 3 Cross Document Structure Theory edo CST (Radev, 2000) erlazio aztertu eta sailkatu dira. Hori egin ahal izateko, euskaraz idatziriko gai berari buruzko testuak segmentatzeko eta beraien arteko erlazioak etiketatzeko gidalerroak proposatzen dira. 10 testuz osaturiko corpusa etiketatu da; horietako 3 cluster bi etiketatzailek aztertu dute. Etiketatzaileen arteko adostasunaren berri ematen dugu. Koherentzia-erlazioak garatzea oso garrantzitsua da Hizkuntzaren Prozesamenduko hainbat sistementzat, hala nola, informazioa erauzteko sistementzat, itzulpen automatikoarentzat, galde-erantzun sistementzat eta laburpen automatikoarentzat. Etorkizunean CSTko erlazio guztiak corpus esanguratsuan aztertuko balira, testuen arteko koherentzia- erlazioak euskarazko testuen prozesaketa automatikoa bideratzeko lehenengo pausua litzateke hemen egindakoa.