Nekazaritzako elikagai ekologikoen banaketa politika iraunkorra: adierazle sistema agroekologikoaren proposamen praktikoa

[EUS] Nekazaritza ekologikoko produktuen ekoizpena eta kontsumoa hazi egin da azken urteetan, etengabe eta modu garrantzitsuan. Kontsumitzaileen segmentu berriak sortu dira kezka berriekin: osasuna, ingurumena, bertako produktuak eta bertako ekonomia, … Horrek, lehen sektorearentzat aukera berriak e...

Descripción completa

Detalles Bibliográficos
Autores: Begiristain Zubillaga, Mirene, Landeta Rodríguez, Jon, Mediano Serrano, Lucía
Tipo de recurso: artículo
Fecha de publicación:2016
País:España
Institución:Universidad del País Vasco
Repositorio:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/20332
Acceso en línea:http://hdl.handle.net/10810/20332
Access Level:acceso abierto
Palabra clave:ikuspegi holistiko-agroekologikoa
nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politika
adierazle sistema
M31
Q13
BUSINESS ADMINISTRATION AND BUSINESS ECONOMICS
MARKETING
ACCOUNTING
AGRICULTURAL AND NATURAL RESOURCE ECONOMICS
ENVIRONMENTAL AND ECOLOGICAL ECONOMICS
Descripción
Sumario:[EUS] Nekazaritza ekologikoko produktuen ekoizpena eta kontsumoa hazi egin da azken urteetan, etengabe eta modu garrantzitsuan. Kontsumitzaileen segmentu berriak sortu dira kezka berriekin: osasuna, ingurumena, bertako produktuak eta bertako ekonomia, … Horrek, lehen sektorearentzat aukera berriak ekarri ditu, nahiz eta ez duen marketina eta komertzializazio erabakien planifikazioa egiteko ohiturarik. Zentzu horretan, marketineko kudeaketarako interesgarriak izan daitezken ikuspegiak aztertzen ditugu lan honetan, ikuspegi holistiko-agroekologikoari arreta berezia zuzenduz, lehen sektorearen beharretara egokitzen delako. Horrez gain, eta nekazaritza ekologikoko produktuen banaketa politikak duen garrantzia azpimarratuz, adierazle sistema iraunkor bat proposatzen dugu, sektoreko erakundeen banaketa politikako erabaki iraunkorren gida gisa ulertuz eta euren kudeaketarako tresna lagungarria izan daitekeela irudiz. Ikerketaren logika eta helburuei jarraituz, adierazle sistema sortzeko landu dugun prozesu metodologiko parte-hartzailea eta egiaztatze prozesu praktikoa azalduko ditugu, baita bertan erabilitako teknikak eta emaitza bera ere, lau helburu, hamabi irizpide eta hogeita hamabost adierazle dituen sistema. Lana biribiltzeko proposamenaren inguruko eztabaida eta bere ekarpen teoriko eta praktikoak jasotzen ditugu.