| Resumo: | [EU]Teknologia berrien etengabeko garapenak aldaketak eragin ditu gizakion arteko komunikazio moduetan. Honela, geroz eta ohikoagoa da sare sozialak eguneroko bizitzan erabiltzea, inolako mugarik gabeko komunikazioa ahalbidetuz. Komunikazio-esparru birtual honek hartueman publiko hauek jasotzeko aukera ematen du, Twitterren adibidez, testuan oinarritutako informazio mordoa edukiko da eskuragarri. Komunikazio-esparru berri honen sorrerak eta berau ustiatzeko aukerak ikerketa esparru berri bat irekitzeko aukera ematen du, ikerketa-teknika berriak beharko dituena. Aukera berri honi esker, euskararen etorkizunarekin erlazionatutako ikerketa burutzea izango da asmoa, hizkuntza honen erabilera Twitterren aztertuz. Ikerketa honetan arreta berezia jarriko da pertsona gazteetan, esparru berri hauetan nagusi izateaz gain, etorkizuna baitira. Horretarako euskal txiolariengan zentratuko da ikerketa, hauek bi taldeetan zatituz: gazte eta heldu. Behin banaketa burututa, talde bakoitzak ze gairi buruz hitz egiten duen eta zeinekin harremantzen diren azaleratzea izango da asmoa. Datu mordo hauek kudeatzeko lengoaia naturalaren prozesamenduko (NLP) teknikak erabiliko dira, ikerketa sozialerako konputazio zientzien teknikak aplikatuz.
|