| Sumario: | Hurrengo orrialdeotan landuko ditugun hausnarketek bi ikerketa dituzte oinarri: alde batetik, taldean egindako Mujeres ex-presas: vulnerabilidad y autonomía (2012), xede izan zuena kartzelan egondako emakumeen zailtasunak eta desabantailak jorratzea; eta, bestetik, egun egiten ari naizen doktore-tesia, Kartzela, genero-erakundea: emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak ikerlana, jomugatzat duena emakume preso sozialen esperientzietan barrentzea eta haien agentzia nabarmentzea. Bietan dira aztergai Euskal Herriko presondegietan izandako hainbat emakumeren kontakizunak. Artikulu honetan, zehatz-mehatz, hizpide izango ditugu doktore-tesiaren testuinguruan elkarrizketatutako Marcelaren eta Simoneren lekukotzen pasarte batzuk.
|